Ikusmenaren Fisiologia eta Nerbio-Sistema: Betsaretik Sinapsira
Clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,57 KB
Ikusmen Nerbioaren Fisiologia
Betsarea: Irudiak Eraikitzen
Begi-globoak betsarean sortzen dituen irudiak objektuak baino txikiagoak dira. Begiak lente bikonbabo baten antzera lan egiten du. Betsareko konoak eta makilak argi-kinadetatik nerbio-bulkada eratzen dituzte eta begi-nerbioan zehar garunera eramaten dira. Objektuak zuzen ikusten ditugu begi-nerbioak bulkadak eramaten dituelako. Makilek zuria, beltza eta grisa bakarrik ikus ditzakete. Konoek funtzionalak izateko argi-intentsitate handia behar izaten dute eta koloreak nabaritzen dituzte. Ilunabarrean makilekin bakarrik ikusten dugu.
Irudiaren Argitasuna eta Fokuratzea
Argitasuna irisak erregulatzen du. Argia intentsitate handikoa denean, muskuluen bidez nini ixten da argi gutxiago sartzeko, eta alderantziz ere. Fokuratzea kristalinoak erregulatzen du. Begiak kristalinoaren konbergentzia aldatuz fokuratzen da. Objektua hurbil badago, konbergentzia handiagotzen da, kristalinoa abonbatuz.
Ikusmen Binokularra
Bi begiekin eratutako ikusmen binokularrak begi batekin eratutakoak baino zehaztasun handiagoa ematen digu. Bi begien mugimenduak sinkronizaturik daude, ardatz optikoak puntu berdinean batzen direlarik. Nahiz eta begi bakoitzak irudi bana jaso, bat bakarrik ikusten dugu. Erliebea ere nabaritzen dugu, objektu baten bi irudiak jarrera berdin batetik ikusten direlako.
Sinapsia
Botoi sinaptikoak beti beste zelula baten mintzaren ondoan kokatzen dira, sinapsi izeneko egitura osatuz. Sinapsiaren bitartez, neurona baten axoiak garraiatzen duen informazioa beste zelula batera igarotzen bada, zelula muskular bat jariaketa handitu edo gutxitu dezakeena. Ugarienak kimikoak dira. Hauek sinaptikoaren barnealdean neurotransmisoreak besikula batzuetan gordetzen dituzte. Botoia kitzikatzean, neurotransmisorea arrail sinaptikora askatzen da eta mintz postsinaptikoan dagoen hartzaile batekin batzen da, alboko zelularen kitzikapena sortuz. Neurotransmisoreak bi motatakoak dira: kitzikatzaileak eta inhibitzaileak. Sinapsiak elektrikoak izan daitezke eta forma desberdinetakoak (axo-somatikoa, dendritikoak eta axonikoak).
Bizkar-muinaren Errefluxua
Luzapen Errefluxu Miotatikoa
Muskuluen tendoien loturei huso neuromuskularrak deitzen zaie, mekanohartzaileak kokatzen direnak. Tendoiaren luzapena aldatzen denean, hartzaileek informazioa jaso eta hauekin konektatuta dauden gongoil errakideoarekin neuronaren luzapen periferikoak informazioa bizkar-muinera garraiatzen da. Monosinaptikoa da, neuronaren luzapen zentralak motoneurona batekin sinapsia egin ondoren.