Ilustrazioa: Adimena, Arrazoa eta Askatasuna
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,46 KB
Ilustrazioa
Ilustrazioa: Gizakia adingabetasunetik irteteko modua da. Adingabetasuna nork bere adimena erabiltzeko ezintasuna da, norberaren erruzkoa. Bi arrazoi daude: alferkeria eta beldurra; beste batzuen esku egoteak eta tutoreen mehatxuek pentsatzeko lana egitea zailtzen dute. Tutoreek nork bere kabuz pentsatzeak dakartzan arriskuekin mehatxatzen dituzte. Era autonomoan jardunez gero, adingabetasuna atzean utzi eta heldutasunera iritsiko da, eta bere kabuz pentsatzera ausartuko da. Horregatik, Ilustrazioaren esana hau da: Sapere aude (ausartu zaitez zeure adimenaz baliatzera).
Arrazoia
Arrazoia gizakia gainontzeko animalietatik bereizten duen gaitasuna da, pentsatzera bultzatzen gaituena. Ilustrazioak arrazoimena erabiltzera bultzatzen gaitu (sapere aude) adingabetasunetik irteteko. Arrazoimenak hainbat ezaugarri ditu:
- Autonomoa
- Kritikoa
- Praktikoa
Kant-ek garrantzi handia ematen die lehenengo bi ezaugarriei; bere ustez, arrazoimena modu autonomoan erabiltzea da Ilustrazioaren helburua. Baina arrazoimena ere epai-mahaitik pasatu behar da; hau da, arrazoimena bera ere kritikatu egin behar da bere oinarri eta mugak zehazteko.
Adimena
Adimena gizakia gainontzeko animalietatik bereizten duen gaitasuna da, pentsatzera bultzatzen gaituena. Arrazoimenaren sinonimo izan daiteke. Adimenak bi erabilera ditu: teorikoa (ezagutza) eta praktikoa (jokabidearen gidaritza), eta bietan geu gara legegileak. Adimen teorikoaren bidez izana ezagutzen dugu, eta praktikoaren bidez, izan behar dena; bi kasuetan geu gara lege moralaren egile. Arrazoi teorikoan lege naturalak a priori eraikitzen ditugu, eta arrazoi praktikoan gauza bera gertatzen da: aurretik onartu ditugun lege moralen edo politikoen eraginpean soilik jarduten baitugu.
Adingabetasuna
Adingabetasuna nork bere burua baliatzeko ezintasuna da. Adingabeak adingabetasunetik irten behar dute Ilustraziora heltzeko. Haiek tutore batzuen menpe bizi dira, ez dute haien adimena erabiltzen eta, horregatik, tutoreek betiko bidetik gidatzen dituzte eta ez diete bertatik irtetzen uzten. Tutoreen agindutik kanpo egiten badute, jausteko arriskua dutela uste dute, eta gizakiak jausteko eta berriz altxatzeko lotsa duelako ez da bidetik irteten ausartzen. Bi arrazoi nagusi daude adingabetasunetik ez irteteko: alferkeria eta tutoreen mehatxuak.