Ilustrazioa: Ametsetik Totalitarismora Arrazoiaren Bidez

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,7 KB

XVIII. mendeko Ilustrazioak tradizioaren eta erlijioaren ideia dogmatikoak baztertu eta arrazoiaren erabilera askea aldarrikatu zuen. Kanten "Zer da Ilustrazioa?" obran adierazten denez, haren leloa "Sapere Aude" izan zen. Ilustratuen ustez, arrazoia modu askean erabiltzeak aurrerapen zientifiko, politiko eta etikoa ekarriko zuen, eta, ondorioz, gizartea utopiara gerturatuko zen.

Ilustrazioaren Idealak eta Errealitate Gordinak

Baina hori ez zen gertatu. XX. mende hasieran bi mundu-gerrek, eta bereziki bigarrenak, bonba atomikoarekin eta heriotza-esparruekin, argi utzi zuten gizateria desagertzetik hurbilago zegoela. Ilustrazioaren idealak bide arriskutsua hartu zuen. Nola bihurtu zen amets ilustratua gehiegikeria totalitario?

Frankfurteko Eskola eta Arrazoiaren Bilakaera

Galdera horri erantzuteko, Frankfurteko Eskolako pentsalariek arrazoiaren bilakaera aztertu zuten, arrazoi kritikoa eta arrazoi instrumentala bereiziz:

  • Arrazoi kritikoa: Gizakiak bere bizi-helburuak eta printzipio moralak pentsatzeko erabiltzen du.
  • Arrazoi instrumentala: Bizirik irauteko eta natura menperatzeko erabiltzen da.

Ilustrazioaz geroztik, arrazoi instrumentala nagusitu eta arrazoi kritikoa baztertua izan da.

Arrazoi Instrumentalaren Nagusitasuna Gizarte Modernoan

Gizarte modernoan, arrazoi instrumentalaren erabilera ez zen soilik naturaren gainean aplikatu, baita gizakien arteko harremanetan ere, gizakia objektu bihurtuz. Aurrerapen ilustratuak natura menperatzea bilatu zuen zientzia eta teknikaren bidez, baina efizientzia helburu bakartzat hartu zen. Produkzioa, kontsumoa eta errentagarritasuna etengabe handitzea bilatu zen, eta, ondorioz, gizakia duintasuna galduz alienatu egin zen.

Totalitarismoa eta Arrazoi Instrumentalaren Arriskuak

Botereak efizientzia bilatuko du gizakiaren gaineko erabakietan ere. Horren adibide dira kontzentrazio- eta sarraski-esparruak, non juduak eta beste talde baztertuak objektu huts bihurtu ziren. Horrela, totalitarismoak amets ilustratuaren tranpa zuen bere baitan: arrazoi instrumentala helburu irrazionalen zerbitzura jarri zen.

Ondorioak: Amets Ilustratuaren Itzala

Naturaren suntsipena, gizakiaren esplotazioa, zapalkuntza komunista, totalitarismo nazia edo estalinista, gerrak eta genozidioak horren ondorio dira. Arrazoiak bere alderdi kritikoa galdu duenez, arrazoi instrumentalak helburu oro justifikatu dezake, baita hiltzea ere, betiere efizientzia maximoaren izenean.

Entradas relacionadas: