Ilustrazioa: Arrazoimena eta Askatasuna

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,41 KB

ADINGABETASUNA: Gizadiak Ilustrazioaren aurretik zuen egoera, gidaritza edo tutoreen mendekoa.

Adingabetsunak besteren gidaritzarik gabe nork bere arrazoiaz baliatzeko ezintasuna adierazten du. Kanten arabera, gizakia bera da egoera horren errudun, koldarkerian aritzeagatik. Arrazoiak soilik gida dezake gizakia betetasunera eta nagusitasunera eta horregatik dirau adingabe gizakiak arrazoiaren erabilera kritikoaren eta autonomoaren bidea hartzen ez duen bitartean.

ARRAZOIA: Gizakien berezko dohain naturala, berezko gaitasuna.

Filosoforako ilustratuentzat arrazoia bilakatu behar da giza bizitza arautzeko irizpide bakarra, autoritate ororen gidaritza albo batean utziz. Kanten filosofiaren arabera, arrazoiak bi erabilera nagusi ditu: ezagutza (arrazoi teorikoa) eta jokabidearen gidaritza (arrazoi praktikoa). Arrazoiaren erabilera teorikoaren bidez, gizakiak gauzak zer nolakoak diren jakin dezake. Arrazoi teorikoak proposizioak edo judizioak formulatzen ditu izakiei buruz. Arrazoiaren praktikoak agindu edo inperatibo kategorikoak sortzen ditu eta perfekzio morala gauzatzera bideratzen du giza ekintza.

ARRAZOIAREN ERABILERA PUBLIKOA: Kanten filosfiaren testuinguruan, kontzeptu honek arrazoiaren erabilera librea esan nahi du, adingabetasunaren uztarritik aske.

Beste hitz batzuekin esateko; nork bere kabuz pentsatzea esan nahi du, tutore edo gidaritza arrotzetik aske. Znetzu hertsian, arrazoiaren erabilera publikoa adierazpen asktasunarekin betra gauzatzen da. Kanten ustez, eskubide hori Ilustrazioaren baldintza da eta horren bidez, hots, kritika, argudio eta proposamen publikoen bidez, aldatu eta hobetu ahal izango dira edozein gizarte arlotako ohiturak eta legeak. Kantetzat, hauxe da gizarteak aurrerapenerako duen bide baketsu bakarra.

ARRAZOIMENAREN ERABILERA PRIBATUA: Kanten filosofiaren testuinguruan, arrazoiaren erabilera pribatua hiritar bakoitzari dagokion askatasuna da, gizarte rol edo eginkizun profesional bat bete behar duen neurrian.

Estatuak eta komunitateak ordena baten barruan funtziona dezaten eta interes publikoko xedeak berma daitezen arrazoiaren erabilera pribatua murriztea da komeni. Kanten arabera, eremu honetan askatasuna murrizteak ez dio inolako oztoporik jartzen Ilustrazioaren garapenari, baldin eta arrazoiaren erabilera publikoa zaintzen bada. Pentsalari alemandarrak Federiko IIa Handiaren esaldi honen bidez laburbiltzen du arrazoiaren erabilera publiko eta pribatuaren ingruko azalpena "Nahi adina eta nahi duzuenari buruz arrazoitu, baina obeditu"

ASKATASUNA: Askatasuna kanpo oztoporik gabe norbere gogoaren arabera jarduteko ahalemena da.

Ilustrazioaren baliorik garrantzitsuenetakoa da, izan ere, Kanten arabera Ilustraziorako ezinbesyeko baldintza da. Gizakiak asktasuna behar du bere kabuz eta gidaritza arrotzik gane pentsatzeko. Iraultza politikoak edo ekonomikoak, dio Kantek, ez dira nahikoak gizartea ilustratzeko, arrazoiaren erabilera publikoaren askatasuna gizakia bere adingabetasunetik atera dezakeen tresnarik onena da. Halabe, Knat erlihio asktasunaz mintzo da, erlijio razoetan Estatuak izen behar lukeen aginterik ezaz eta erlijioa hartzen du tutoretzarik kaltegarritzat.

GIDARITZA: Gidaritzak norbait gidatzearen ekintza esan nahi du, baina kontzeptu honek esanahi negatiboa dauka Kanten "Zer da Ilustrazioa?"

Kanten interpretazioaren arabera, erregeak, jauntxoek, elizgizonek... betidanik erabaki dute zer egin, zer sinetsi etab. Haur begiraleen antzera, mendekoek zer egin behar duten zehazten dute gidari eta tutore hauek, gizakiak abere otzan eta pasiboak bihurtuz, eta arrazoiearen erabilera askea galaraziz. Hori dela eta, Kantentzat Ilustrazioaren zeregin nagisienetako bat gizakia gidaritza arrotz horietatik askatzea da, nor bere kabuz pentsatzen hazteko.

ILUSTRAZIOA: XVIII mendeko aldaketa ekonomiko eta sozialen eraginez hedatu zen mugimendu ideologiko kulturala, gizarte garaikidearen ezaugarri diren aurrerapen zientifikoarekin, sekularizazioarekin eta demokraziaren garapenarekin lotutakoa.

Ilustrazioaren definiziorik onena Kantek berak emandakoa da: gizakia bere erruz jasaten duen adingabetasunetik irteteko prozesua da. Ilustrazioal nork bere kabuz eta era autonomoan pentsatzen ausartzea eskatzen du, hotz, arrazoia tutoretza orotatik aske erabiltzea, inposizio intelektual, erlijioso eta praktiko orotataik libre. Sapere aude: hona hemen Erdi Aroko ilintasunetik gizadi betirako askatuko duen formula kantiarra.

Entradas relacionadas: