Ilustrazioa eta Arrazoimenaren Erabilera Publikoa
Clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,68 KB
Arrazoimenaren erabilera publikoa eta legeak
“… BADIERA GUZTIEN”: Arrazoimenaren erabilera publikoa eginez, adostasunaz osatutako legeak aldatu daitezke, baina bitartean indarrean dauden legeei kontrarik egin gabe, betebeharrei erantzunez.
Hiriaren batasuna eta arrazoimena
“BAINA ZEIN DA …”: Hiriaren batasuna lortzeko eta hiriari kalterik ez egiteko, bakarrik arrazoimena publikoan ilustratu gaitezke. Pribatuarekin, berriz, betebeharrak ez betetzeaz gain, ilustrazioa geldiarazten du.
Hiritar askatasuna eta tolerantzia
“HIRITAR ASKATASUNAREN MAILA HANDIAGO BATEK …”: Ilustratuek tolerantzia erlijiosoa egon behar duela esaten dute; horrela, gizakiek adin nagusitasuna lortuko dute. Hau lortzeko, monarka ilustratuek arrazoimena erabiltzeko askatasuna bermatzen dute, eta adituek modu publikoan adierazitako ideiak hausnartzen dituzte.
Printze ilustratua eta gizartearen askapena
“PRINTZEA BERA DA ILUSTRATUA … ”: Printzea ilustratua da, askatasuna eta tolerantzia ezartzen dituelako, gizartea adingabetasunetik askatzen lagunduz. Askatasun honi esker, arrazoimenaren erabilera publikoa egin daiteke, lasaitasun publikoa eta gizartearen batasuna ziurtatuz.
Ilustrazioa: Gizakiaren irteera adingabetasunetik
Koldarkeria eta tutoretza
“ILUSTRAZIOAREN, HAU DA, GIZAKIEN IRTEERA …” (KOLDARKERIA): Koldarkeriaren eta alferkeriaren erruz, giza talde handi batek adingabetasunean jarraitzen du, naturak aspaldian askatasuna eman dien arren. Oso erraza da tutoreek esaten dutena mirestea eta onartzea; horrela ohitzen da gizartea bizitzera.
Iraultza vs. Ilustrazioa
“HORREXEGATIK, POLIKI JOKATU BEHARKO DU PUBLIKO BATEK …”: Gizartea ez da inoiz ilustratuko iraultza baten bidez, beste botere batzuk ordezkatuko baititu, eta botere honek pentsaera zapaltzaile izaten jarraituko du; horrela, ez dira rol berriak eta berrikuntzak lortuko.
Kontratu soziala eta ordena
“ORAIN, HERRI BATEK ERABAKI EZIN DEZAKEENA …”: Gizarteko ordena soziala lortzeko eta gizarte osoaren onura aurkitzeko, kontratu sozialak eta legeak sortu behar dira beti, eta hauek errespetatu behar dira gizartea ez erortzeko.
Arrazoimenaren erabilera publikoaren garrantzia
ARRAZOIMENAREN ERABILERA PUBLIKOA: Aditu den norbaitek irakurleriaren edo publikoaren aurrean egiten duena da. Honek:
- Ideien berrikuntza dakar.
- Gizartean eztabaida pizteko aukera ematen du.
- Adostasun berriak lortzeko bidea izan daiteke.
Gizartearen eraldaketarako bidea da, eta ilustrazioaren urratsa gauzatzeko bidea. Beraz, arrazoimenaren erabilera publikoa bultzatu behar da.