Ilustrazioa eta Autonomia Morala: Kant-en Ikuspegia
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,77 KB
Ilustrazioa: Gizakiaren Adingabetasunetik Irteera
Ilustrazioa: Gizakia erruzko duen adingabetasunetik irtetea da. Adingabetasun hori, besteren gida gabe nor bere adimenaz baliatzeko ezintasuna da. Kant-en arabera, gizakiaren erruzkoa da egoera hau; gizakiak adimena eduki arren, besteen gidei eta erabakiei kasu egiten die. Gizakiak berez, bere kabuz pentsatzeko ahalmena du, baina askok uko egiten diote gaitasun horri, eta erosoagoa egiten zaie beste zenbaitek esandakoa egitea.
Egoera horretatik irtetea oso zaila da, pentsatzeko ezintasuna sortzen zaiolako gizakiari, baina posible da. Askatasuna da beharrezkoa. Giza naturaren funtsezko helburua aurrerabidea da, eta horretarako gizakiak adin-nagusitasuna lortu behar du, autonomikoki pentsatzeko eta erabakiak hartzeko.
Arrazoimenaren Erabilera: Publikoa vs. Pribatua
Ezinbestekoa da askatasuna ilustrazioa gauzatzeko, baina ez edozein, arrazoimenaren erabilera publikoa egiteko askatasuna baizik.
Erabilera Pribatua (PU/PRI)
- Bere karguan edo lanbidean egiten duen arrazoimenaren erabilera.
Arrazoimenaren erabilera pribatuan ez dago askatasunik. Arauak edo legeak bete nahi ez badituzu, utzi kargua, gizartea edo eliza.
Erabilera Publikoa
- Aditu den heinean, publiko orokorraren aurrean egitea.
Adibideak
Honako hauek beren karguan arrazoimenaren erabilera pribatua dute:
- Armadako ofizialak (aginduak bete).
- Herritarriak (zergak ordaindu).
- Apaizak (elizako arauak bete).
Honek ez du ilustrazioa galarazten, arrazoimenaren erabilera publikoa bermatuta badago.
Kritika
Beti bete behar dira instituzio baten arau giztiak? Kasu guztietan? Noizean behin paso eman behar da.
Autonomia Morala
Autonomia Morala eta Arrazoi Praktikoa
Autonomia morala: Arrazoi praktikoa. Zer egin behar dut? Egin behar dena.
Kontzientzia Morala
Dudaezina da. Eredu ideal batzuen arabera jokatzen dugu. Exigentzia bat da.
Lege Morala
Mandato bat. Egin beharraren kontzientzia.
Helburua ez da zoriona bilatzea; helburua egin behar dena egitea da, zoriona lortu ez arren.
Inperatiboak
Moraltasunez jokatzeko, gure arrazoimena erabilita, bete beharreko baldintzak:
- Autonomoa, ez heteronomoa: Bete lege bat gure arrazoimena erabilita, ez beste batek esaten duelako.
- Kategorikoa, ez hipotetikoa: Bete zerbait, helburu horregatik, ez beste zerbait lortzeko.
- A priori, ez enpirikoki: Ez digu esango zer egin, baizik eta nola egin.