Ilustrazioaren Ezaugarri Orokorrak eta Hedapena
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,82 KB
Ilustrazioaren Ezaugarri Orokorrak
Ilustrazioa Ingalaterrako Iraultzarekin hasi (1688) eta Frantziako Iraultza (1789) garaian amaitu zen mugimendu kulturalari deritzo.
Hedapena eta Gune Nagusiak
Ingalaterra: Enpirismoaren Gunea
Britainiar Iraultzarekin Monarkia absolutista Monarkia parlamentario bihurtu zen, eta botere banaketa aldarrikatzen zuten. Enpirismoa nagusi izan zen pentsalariengan:
- Locke (1632-1704)
- Berkeley (1685-1753)
- Hume (1711-1776)
Erlijio tolerantzia, jabetza instituzioa eta hiritarren arteko kontratua ziren Lockeren ideia politikoak (gizaki guztiak berdinak jaio gara, naturalak diren eskubideekin eta errespetarazi behar direnekin).
Frantzia: Entziklopedismoa eta Absolutismoa
Frantzian zabaldu zen. Nazio progresista da. 1715ean Luis XIV.ak agintzen du (el rey sol), monarka absolutista. Hiru botereak bere esku daude, eta errege sentitzen da jainkozko eskubidez. Frantziako ilustratuak Ilustrazioaren ideien hedatzaile izan ziren.
Entziklopedismoa eta Teoria Soziopolitikoak izan ziren pentsalarien interes nagusiak. Entziklopedisten artean egon ziren:
- Diderot
- D'Alembert
- Montesquieu
- Voltaire
- Rousseau
Alemania: Racionalismoa eta Kant
Alemanian amaitu zen, Federiko II.aren garaian. Wolff izan zen razionalismoaren ordezkari nagusia. Kant (1724-1804), ilustratuen interesak bereganatzeaz gain, XVIII. mendeko pentsalari nagusia da, Humerekin batera.
Artean, musikan, Beethoven; eta olerkigintzan, Goethe eta Schiller ditugu.
Ilustrazioaren Oinarri Filosofikoak
Ilustrazio garaiari Argiaren Mendea deitzen zaio: garai honetako pentsalariak gizartea argitu nahi dute, jakintzaz hornituz. Horretarako, zientzia da bidea, eta gizakiok dugun tresna horretarako arrazoimena da. Gizaki autonomo bat sortu nahi dute.
Arrazoimena eta Ezagutza
Hala ere, ez dira soilik razionalistak. Enpirismoaren eta razionalismoaren arteko ezberdintasunak gainditzen dituzte. Galdera ez da non hasten den ezagutza, baizik eta zein den arrazoimenaren ahalmena ezagutza lortzeko.
Arrazoimenaren Gaitasunak
Hauek dira arrazoimenak dituen gaitasunak:
- Gaitasun Kritikoa: Aurreiritziak, tradizioa eta autoritateari aurre egiteko.
- Gaitasun Analitikoa: Mundu enpirikoa aztertzeko.
- Gaitasun Autokritikoa: Bere mugak aztertzeko.
- Gaitasun Sekularizatzailea: Arrazoiaren autonomia bultzatzen da, erlijiotik bereizita, erlijioaren interpretazio arrazionala egiten duena.
Deismoa: Erlijio Arrazionala
Erlijio berria sortuko da ondorioz: Deismoa. Honek ez du errebelazioa onartzen, baizik eta arrazoiak berak bideratutakoa.