Immanuel Kant eta Ilustrazioaren Arrazoimenaren Erabilera

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,33 KB

Arrazoimenaren erabilera: publikoa vs pribatua

Kantek arrazoimenaren erabilerari buruz hitz egiten du bere idatzietan. Honen arabera, arrazoiaren erabilera publikoa askea izan behar du beti, aditu batek irakurle-publikoaren aurrean egiten duena baita; arrazoiaren erabilera pribatua, aldiz, mugatua da, kargu edo funtzionario-postu jakin bati dagokiona. Guzti hau argitzeko hiru adibide aipatzen ditu:

Adibide praktikoak

  • Armadako ofiziala: Gainetik datorkion agindua bete behar du (pribatua), baina aditua denez, bere publikoaren aurrean ozen argudia dezake agindu horren helburu edo onuraz (publikoa).
  • Herrikideak: Zergak ordaindu behar dituzte (pribatua), baina zergei buruzko gogoetak eta desadostasunak argitaratu ditzakete (publikoa).
  • Apaizak: Zerbitzatzen duen elizak agindutakoa bete behar du (pribatua), baina eliza eta erlijioa hobetzeko proposamenak egiteko aukera dauka (publikoa).

Ondorioz, legeak edo arauak bete behar dira, baina haien inguruan kritikak (betiere hobetzeko) egiteko eskubidea dago: arrazoitu baina obeditu.

Immanuel Kant eta Ilustrazioaren testuingurua

Immanuel Kant (1724-1804) Prusiako hiriburuan, Königsbergen, bizi izan zen. Humanista izan zen; oro har, erlijioari pisua kentzea eta kultura laikoa ezartzea defendatzen zuen. Ilustrazio-garaiko ideia liberalak bultzatu zituen, pietismoaren eraginez balio moral zorrotzak bereganatuz. Bere idatzien artean nabarmentzekoak dira:

  • Arrazoi hutsaren kritika (1781)
  • Zer da Ilustrazioa? (1784)
  • Arrazoi praktikoaren kritika (1788)

Ilustrazioaren oinarriak eta politika

Ilustrazioan, Erdi Aroko ezjakintasuna eta tradizioa baztertu eta garai berriko jakituria, hezkuntza eta zientzia aldarrikatu ziren. Inkonformistak izanik, progresua eta arrazoi kritikoa bultzatu zituzten hezkuntzaren bitartez.

Ideia politikoei dagokienez, zuzenbide-estatua eta konstituzio zibila bermatu nahi zituzten. Kantek errepublika defendatu zuen, botere-banaketaren bidez absolutismoarekin amaituz. Herritarren artean berdintasun erlatiboa proposatu zuen, herritar aktiboak (jabetzadunak) eta pasiboak (ekonomikoki burujabe ez direnak) bereiziz.

Entradas relacionadas: