Immunitate-Erantzuna: Humerala eta Zelularra

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,86 KB

Immunitate-Erantzun Humerala eta Zelularraren Deskribapena

Eider eta Onintza

Izaki bizidunek inguruko eragile patogenoetatik defendatzeko mekanismoak dituzte. Lehenik, eragile horiek sartzea ekiditen dute, eta sartuz gero, suntsitu egiten dituzte. Lehenengo defentsa-lerroa gaindituz gero, barne-defentsak aktibatuko dira. Hasieran, erantzun immunitario ez-espezifikoa (bigarren defentsa-lerroa) aktibatzen da. Infekzioa garatzen bada, B eta T linfozitoek parte hartzen duten erantzun immunitario espezifikoa (hirugarren defentsa-lerroa) jarriko da martxan.

Erantzun immunitario espezifikoa aktibatu duen antigenoaren aurkakoa izango da. Erantzun honen barruan, bi mota bereizten dira, jarduten duten zelulen eta antigenoari erantzuten dion osagaiaren arabera:

Erantzun Zelularra

T linfozitoek parte hartzen dute (T8 zitotoxikoak eta T4 laguntzaileak). Antigenoak (Ag) dituzten zelulek (adibidez, makrofagoek) patogenoa fagozitatzen dute. Ondoren, HKN glukoproteinek patogenoaren antigenoak mintz zelularraren azaleraino garraiatzen dituzte. Antigenoa duten zelulek antigenoa erakusten diete T linfozitoei:

  • T linfozito zitotoxikoak: Errezeptoreen bidez, antigenoa duen zelulari lotzen zaizkio. Estimulu honek linfozitoen ugaritzea dakar. Gainera, infektatuta dauden zelulen lisia eragiten dute, perforinak (mintz plasmatikoan poroak sortzen dituztenak) eta fragmentinak (apoptosia induzitzen dutenak) askatuz.
  • T linfozito laguntzaileak: Zitozinak askatuz, ekintza bikoitza bideratzen dute: 1) Makrofagoak erakarri eta eraginkorragoak bihurtzen dituzte patogenoak fagozitatu eta deusezteko. 2) B linfozitoen aktibazioa bultzatzen dute.

Erantzun Humerala

B linfozitoek parte hartzen dute. Hauek antigenoa identifikatu eta kontaktuan jartzean aktibatzen dira. T linfozito laguntzaileak B linfozito aktibatuekin elkartu eta zitozinak sortzen dituzte. Horrela, B linfozitoen zatiketa zelularra (mitosia) bideratzen da, bi zelula mota sortuz:

  • Oroimen-zelulak: Sortu eta patogenoa suntsitu ondoren, zirkulazioan jarraitzen dute. Oroimen immunologikoaren erantzuleak dira; pertsona "immunizatuta" gelditu dela esaten da.
  • Zelula plasmatikoak: Antigenoaren aurkako erantzunean aktiboki parte hartzen dute, immunoglobulina espezifikoak sintetizatuz.

Antigorputzak odol, linfa edo likido estrazelularraren bidez patogenoa dagoen lekuraino joaten dira. Bertan, antigenoari lotzen zaizkio, eta antigeno-antigorputz erreakzioak bideratzen dira. Ondorioak hauek dira:

  • Suntsiketa: Antigeno-antigorputz loturak immunitate-sistema ez-espezifikoaren aktibazioa dakar, makrofagoak eta osagarri-sistema erakarriz.
  • Inaktibazioa: Antigeno-antigorputz loturak patogenoaren ekintza indargabetzen du.

Entradas relacionadas: