In Vitro Ernalketa eta Emakumeen Mutilazio Genitala
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,38 KB
IN VITRO ERNALKETA:
ZER DA? In vitro ernalketa ugalkortasunerako tratamendu mota eraginkorrena da, obuluak edo enbrioiak eta esperma manipulatzean datzana. Oro har, tratamendu multzo horri laguntza bidezko ugalketarako teknologia esaten zaio.
IN VITRO ERNALKETA EGITEKO ARRAZOIAK
-ANTZUTASUNA (INFERTILIDAD): sufrimenduaren kausa objektiboa da, seme alabak edukitzea familia proiektu bat aukeratzen dutenetan.
-EMAKUMEAREN ADINA: Estadistikoki emakumeak 30 urtetik aurrera, ume bat edukitzeko aukera jaisten joaten da.
-HOMOSEXUALITATEA: Emakume homosexualen bikote batek haurra izan dezake ohiko lagundutako ugalketa-teknikei esker: intseminazio artifiziala (IA) eta in vitro ernalketa (FIV). Bi kasuetan, beharrezkoa izango da semena ematea. Honez gain bi emakumeak parte izateko ROPA METODOA existitzen da
ARAZO ETIKOA
-Eliza katolikoak murrizketa asko jartzen ditu giza ugalketa-prozesuan esku hartzeko orduan, uste baitu prozedura naturala zaindu behar dela giza gorputzaren duintasuna mantentzeko modu gisa. FIV (In Vitro Fertilizazioa) eta horrekin lotutako teknikak, giza enbrioiak suntsitzea dakartela diote. Sektore hauen ustez, ez da etikoa enbrioiak modu artifizialean sortzea, eta horietako asko baztertu egingo dira kalitate baldintzak ez betetzeagatik ez dutelako jaiotzeko aukerarik izango.
-Edonola ere, onartzen da antzutasuna (infertilizazioa) bezalako arazoak konpontzeko edo gaixotasun genetikoen transmisioa saihesten da
EMAKUMEEN MUTILAZIO GENITALA:
ZER DA? EMG emakumearen organo genitaletako ehunak (tejidoak) nahita moztu, lesionatu edo zati batean edo osorik kanporatzen dituen prozedura bat da.
ARAZO ETIKOA:
Emakumeen mutilazio genitala dilema etikoa da gure inguruan. Etorkinen herrialde batzuetan giza ohitura bat da eta gure biztanleriaren kontzepzioaren (praktika onartezintzat jotzen da) arteko talka kulturalaren ondorio bat da. Emakumeen mutilazio genitala hedatuago dagoen lekuetan, komunitateek ezkontzarako edo herentziarako baldintzatzat jotzen dute. Hori dela eta, zaila da gurasoentzat beren alabak praktika horren mende ez jartzea.