Iñaki Mendiguren: Idazlea eta 'Haltzak badu bihotzik'

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,27 KB

Iñaki Mendiguren: Biografia eta Ibilbidea

Iñaki Mendiguren Gipuzkoan jaio zen 1954an. Gaur egun, idazle eta itzultzaile ezaguna da, Xabier Mendiguren anaiarekin batera. Filosofia eta Letretan lizentziaduna da. Irakaskuntzan urte asko eman ondoren, itzulpengintzan dihardu gaur egun. Bi eleberri idatzi ditu: batetik, Haltzak badu bihotzik, Café Iruña Saria irabazi zuena, eta, bestetik, Ilunkerako xuxurlak, Irun Hiria Saria lortu zuena. Bere liburuak nahiko ezagunak dira, bertan bere filosofia-jakinmina adierazten duelako, besteak beste. Gainera, beste hainbat liburu itzuli ditu euskarara, horien artean J.K. Rowling-en Harry Potter liburu-saila. 2002an Literatura Itzulpen Onenaren Euskadi Saria irabazi zuen Harry Potter eta sekretuen ganbera obrarekin.

Haltzak badu bihotzik: Eleberriaren Argumentua

Haltzak badu bihotzik eleberriak literatura-irakasle baten eta bere ikasle baten arteko amodioa kontatzen du. Hainbat modutan ezkutuan hitz egin ondoren (azterketetan mezuak idatziz, idazlanetan...), elkar maitemintzen dira eta hainbat txango prestatzen dituzte. Baina, nola edo hala, ikasleak ez du irakasle-ikasle harremana onartzen, eta sarritan eztabaidatzen dute. Elkarri hitz egiteari uzten diote. Hala ere, hilabete batzuk igarota, berriz elkartzen dira unibertsitateko lehen urtean, eta elkarrekin bizitzera joaten dira hirira. Baina eztabaidak ez dira inoiz amaitzen, eta gatazka handi baten ondoren, ikaslea konorterik gabe aurkitzen dute eta ospitaleratzen dute. Handik ateratzean, berriz ere elkarrekin bizitzen hasten dira, baina unibertsitateko bigarren urtean, ikaslea soldadutza egitera eramaten dute. Han, egun batean, auto-istripu baten ondoren, ikaslea hil zen.

Ikasleak soldadutza egin zuen denbora horretan, berak eta irakasleak gero eta gutxiago idazten zioten elkarri. Irakasleak bazekien gaztea soldadutzatik itzultzean ama ikusi nahiko zuela eta harekin denbora asko igaroko zuela. Baina irakasleak berarentzat bakarrik nahi zuen ikaslea; horregatik, egun batean, ikaslearen ama drogatu eta hil egin zuen. Horrela, ikaslea itzultzean, berarekin bakarrik biziko zen betiko. Baina hurrengo urtean, hainbeste erretzearen ondorioz, biriketako minbiziz hil zen maisua, eta ikaslea bakarrik geratu zen.

Entradas relacionadas: