Indar-eremu kontserbakorrak eta ez-kontserbakorrak
Clasificado en Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,07 KB
Indar-eremu kontserbakorrak eta ez-kontserbakorrak
Indar-eremu kontserbakorra da: partikula bat puntu batetik bestera eramatean, eremuak egindako lana bi puntuen menpekoa denean, eta ez bidearen menpekoa. Ibilbide itxia bada, lana nulua da. Indar kontserbakorrak dira indar grabitatorioak, elektrikoak eta elastikoak. Lanaren adierazpena hau da:
Indarra kontserbakorra bada, indar horrek egindako lana energia potentzialaren aldaketaren berdina da. Egindako lana kalkulatzeko, hasierako eta amaierako energia potentzialen arteko diferentzia hartu behar da.
Indar ez-kontserbakorrak egindako lana bidearen menpe dago eta ez dute loturarik energia potentzialarekin (adibidez, marruskadura).
Energia potentzial grabitatorioa
Energia potentzial grabitatorioa: Masa bat eremu grabitatorio batean posizioz aldatzean, eremuak egindako lana energia potentzialaren aldaketaren berdina da. Lana indar grabitazioarekin lotuta adieraz daiteke:
Eremu kontserbakorren formulak lotuz, hau lortzen da:
Energia potentzial grabitatorioa beti negatiboa da eta handitzen da masak elkarretatik aldentzen direnean. Distantzia infinituan, energia nulua da.
Potentzial grabitatorioa
Potentzial grabitatorioa: Masa batek eremu grabitatorio bat sortzen du, eta potentzial grabitatorioa eremuaren puntu batean masa batek duen energia potentziala da.
Eremuaren puntu bakoitzean balio bat izango du. Puntu baten potentzial grabitatorioa kalkulatzeko, puntu horretan dagoen masaren energia potentziala kalkulatu behar da.
Energia mekanikoa eta sateliteak
Energia mekaniko osoa: Gorputz batean gainean lan mekanikoa egiten denean, gorputzak energia jasotzen du. Energia zinetikoaren eta potentzialaren arteko batura energia mekanikoa deritzo.
Lurraren inguruan dagoen satelite batek abiadura orbitala eta energia potentziala izango du:
Orbitan dagoen satelite baten energia mekanikoa kalkulatu ahal da:
Energiaren kontserbazioaren printzipioa
Energiaren kontserbazioaren printzipioa: Sistema isolatu batean energia kontserbatzen da eta bakarrik eraldatzen da. Gorputz baten gainean egindako lana energia zinetikoaren aldaketaren berdina da (indar bizien teorema):
Gorputz batean eragiten ari diren indar guztiak kontserbakorrak badira, gorputzaren energia mekanikoa konstante izango da.
- Kontserbakor: lana puntuen arteko hasierako eta amaierako posizioaren menpe dago.
- Ez-kontserbakor: lana bidearen menpe dago eta ez da energia potentzialarekin erlazionatzen.
- Adibideak: indar grabitatorioak, elektrikoak, elastikoak (kontserbakorrak); marruskadura (ez-kontserbakorra).