Indar eremu kontserbakorrak eta ez kontserbakorrak

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,21 KB

10. Indar-eremu kontserbakorrak eta ez-kontserbakorrak

Indar eremu kontserbakorra da partikula bat puntu batetik bestera eramateko eremuaren indarrek egindako lana bi puntuen mende dagoenean, eta ez bidearen menpe. Ibilbidea itxia bada lana nulua da. Kontserbakorrak dira indar grabitatorioak, elektrikoak eta elastikoak. Lanaren adierazpena hau da: 

Indarra kontserbakorra bada, indar hori egiten duen lana energia potentzialaren aldakuntzaren berdina da. Egindako lana kalkulatzeko hasierako eta amaierako energia potentzialaren diferentzia egin behar da.

Indar ez kontserbakorrak egiten duten lana bidearen menpe dago eta ez  daukate loturarik energia potentzialarekin. (marruskadura)

-Energia potentzial grabitatorioa: Masa batek eremu grabitatorioan masa bat posizioz aldatzean, eremuak egindako lana energia potentzialaren aldakuntzaren berdina da. Lana indar grabitazioarekin lotuz:

Eremu kontserbakorren formulak lotuz hau lortzen da: 

Energia potentzial grabitatorioa negatiboa da beti eta handiagoa masak aldentzean. Distantzia infinitua denean energia nulua da.

-Potentzial grabitatorioa: Masa batek eremu grabitatorio bat sortzen du, eta potentzial grabitatorioa eremuaren puntu batean duen energia potentziala da. 

Eremuaren puntu bakoitzean balio bat izango du. Puntu baten potentzial grabitatorioa kalkulatzeko puntu horretan dagoen masaren energia potentziala kalkulatu behar da.


-Energia mekaniko osoa: Gorputz batean gainean lan mekanikoa egitean, gorputzak energia jasotzen du. Energia zinetiko eta potentzialaren arteko batura energia mekanikoa deritzo.

Lurraren inguruan dagoen satelite batek abiadura orbitala eta energia potentziala izango du:

Orbitan dagoen satelite baten energia mekanikoa kalkulatu ahal da:

-Energia kontserbazioaren printzipioa: Sistema isolatu batean energia kontserbatzen da eta bakarrik eraldatzen da. Gorputz baten gainean egindako lana energia zinetikoaren aldakuntzaren berdina da (indar bizien teorema):

Gorputz batean eragiten ari diren indar guztiak kontserbakorrak badira, gorputzaren energia mekanikoak konstante izango da.



Entradas relacionadas: