Indar-lerroak eta gainazal ekipotentzialak, masa puntual (edo esferiko) batek eratutako eremu grabitatorioan

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,11 KB

Grabitazio unibertsalaren legea masadun gorputz ezberdinen arteko erlazio grabitatorioa definitzen duen lege fisiko klasikoa da. Legearen arabera bi partikula materialek elka erakarri egiten dute parte artzen duten masen zuzenki proportzinal eta beren arteko distantziaren karratuaren alderantzizko proportzinala den indar batez. Hau guztia kontutan hartuta, horrela formulatu zuen Newtonek grabitazio unbertsalaren legea:F
Indarraren ezaugarriak:
Elkarrekintza grabitatorioari esker sortzen diren indarrak erakargarriak izaten dira beti.
Urrutiko indarra da indar grabitatorioa. Indarren norabidea parte hartzen duten bi gorputzak (sortzen duenak eta jasotzen duenak)
lotzen dituen zuzenarena da.
Indarraren noranzkoa elkarrekintza grabitatorioa jasaten duen masarantz abiatzen da.

Grabitazio unibertsalaren legean Newtonen beste lege batek ere hartzen du parte, akzio- erreakzio legea, hain zuzen. Indarrak binaka agertzen direla. Horrela  gorputz batek beste gorputz bati indar bat, F12, egiten badio, aldi berean bigarren gorputzak beste indar bat, F21 egiten dio lehenengoari modulu eta norabide berberez, baina aurkako noranzkoaz.

Grabitate-indarra eta grabitazio-eremua
Grabitate-indarrek urrutitik eragiten dute, haietan inplikatutako gorputz materialen artean kontaktu fisikorik egon gabe.Eremu grabitatorio masa betek bere inguruan sortzen duen perturbazioa da. Eremu grabitatorio bat deskribatzeko, espazioko puntu bakoitzari bektore bat esleitu ohi diogu, eremu grabitatorioaren intentsitatea deritzona. Beraz, espaziozko puntu bateko eremu grabitatorioaren intentsitatea, g, puntu horretan kokaturiko masa-unitateak jasango lukeen indarra da: g


Eremu grabitatorioaren adierazpenean ageri den zeinu negatiboa
g eta u bektoreak aurkako noranzkoak direlako jarri behar da.
Eremu grabitatorioa erradiala da,  zentrala da.
Masa puntual edo esferiko baten eremu grabitatorioa
Masa puntual batek inguruan sortutako eremu grabitatoria eremu lerroen (masa batek
eremuan kokatuta egingo lukeen ibilbidea adierazten dute) eta gainazal ekipotentzialen (balio bereko potentzial grabitatorioa duten puntuen multzoa) bidez adieraz daiteke. Kasu horretan eremu lerroak erradialak dira eta masarantz zuzenduta. Gaianzal ekipotentzialak esferikoak
dira.

Masa esferiko baten eremu grabitatorioaren adierazpena:
Eremu lerroak (erradialak) eta gainazal ekipotentzialak
(esferikoak)


Entradas relacionadas: