Indar-lerroak eta gainazal ekipotentzialak, masa puntual (edo esferiko) batek eratutako eremu grabitatorioan
Clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,61 KB
EREMU LERROAK Puntu bakoitzean eremu grabitatorioaren intentsitate bektorearen norabidea indar-lerroen tangentea da, eta noranzko berekoa. Bestalde, eremu-lerroen dentsitatea eremu-lerroekiko perpendikularra den gainazalaren azalera-unitatea zeharkatzen duten lerroen kopurua da, eta eremu grabitatorioaren moduluaren proportzionala da. GAINAZAL EKIPOTENTZIALAK Gainazal ekipotentzialak eremu-lerroen perpendikularrak dira edozein puntuan/Masa bat gainazal ekipotentzial bereko puntu batetik bestera eramatean eremu grabitatorioak egiten duen lana nulua da./Masa puntualaren kasuan, potentzialak balio bera du masatik distantzia berdinera dauden puntu guztietan. Beraz, gainazal ekipotentzialak zentroa masan duten esfera zentrokideak dira.
COULOMB-EN LEGEA Bi karga elektriko puntualen arteko erakarpen- edo aldarapen- indarra bi kargen biderkaduraren zuzenki proportzionala da eta bien arteko distantziaren karratuaren alderantziz proportzionala. INDAR ELEKTRIKOEN EZAUGARRIAK Indarra kargak biltzen dituen lerro zuzenaren norabidekoa da. Kargak zeinu berekoak direnean indarra aldaratzailea da. Bi kargak aurkako zeinukoak direnean, ostera, elkar erakarri egiten dute/Ez da inolako ingurune materialik behar kargen artean indar horiek eragin dezaten. EREMU ELEKTRIKOA Gorputz kargatu batek karga elektrikoa edukitzeagatik bere inguruko espazioan sortzen duen perturbazioari eremu elektrikoa deritzo. EREMU ELEKTRIKOAREN INTENTSITATEA Espazioko puntu bateko eremu elektrikoaren intentsitatea,puntu horretan karga positibo unitatea jarriz gero, azken honek jasango lukeen indarra da.