Independentzia Gerra (1808-1813): Gakoak eta Gertaerak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,3 KB

Independentzia Gerra (1808-1813)

Gerraren Aurrekariak eta Hasiera

Konbentzio Gerra bukatzerakoan, Espainiak eta Frantziak bakea sinatu zuten Basileako Itunaren bidez. Bi herrialdeen artean bakea zegoenez, Napoleonek laguntza eskatu zion Karlos IV.aren lehen ministroari, Manuel Godoyri, Portugal konkistatzeko. Napoleonek Portugal konkistatu nahi zuen Britainia Handiaren aliatua zelako. Portugaleraino heltzeko, Espainiatik pasatu behar zuen, izan ere, Napoleon zabaltze politika egiten ari zen, Europako hainbat lurralde konkistatu nahi zituen, horien artean Portugal eta Espainia.

Hortaz, Espainiak eta Frantziak 1807an Fontainebleauko Ituna sinatu zuten. Honen bidez, tropa frantziarrak Portugalera iritsi zitezkeen Espainiatik igarota. Beraz, frantziarrak Espainiara sartu ziren eta okupatu egin zuten. Penintsula ia osoa okupatu zuten, eta hor hasi zen Independentzia Gerra.

Aranjuezeko Matxinada eta Baionako Abdikazioak

Herritarrak gero eta haserreago zeuden Napoleonen armadarekin eta Godoyrekin. 1808ko martxoan, Aranjuezeko Matxinada gertatu zen, herritarrak altxatu egin baitziren. Godoy epaitu eta Karlos IV.ak abdikatu egin behar izan zuen, bere seme Fernando VII.aren alde.

Baina Napoleon Baionan elkartu zen aita-semeekin. Napoleonen mehatxuen eta presioen ondorioz, biek abdikatu behar izan zuten, eta Napoleonen anaia, Jose Bonaparte, izendatu zuen Espainiako errege.

Okupazioaren Etapak eta Erresistentzia

Frantziarren okupazioa Espainian hainbat etapa desberdinetan banatzen da.

Maiatzaren 2ko Altxamendua eta Gerraren Hedapena

Lehenengo etapan, frantziarren aurkako herri matxinadak hasi ziren 1808ko maiatzaren 2an, baina Napoleonen armadak gogor zapaldu zituen. Ondorioz, frantziarren aurkako sentimendua gero eta handiagoa zen, honek gerra suntsitzaileari hasiera eman zion. Matxinada hauek 1813ra arte iraun zuten, eta lurralde guztietan antolatu ziren frantziarren aurka egiteko.

Frantziak hainbat porrot jaso zituen, Gironan eta Valentzian, besteak beste. Baina Bailengo Gerraren ondoren, frantziarrek atzera egin behar izan zuten eta Madril galdu zuten.

Jose Bonaparteren Erreforma Saiakerak eta Frantsestuak

Jose Bonaparte, Frantziako Iraultzaren hainbat lorpen Espainian zabaltzen saiatu zen, Baionako 1808ko Estatutuan oinarrituta. Baina ez zuen emaitzarik lortu, gerra giroan zegoelako. Hala ere, gutxi batzuen babesa jaso zuen: frantsestuenak. Hauek erregearen proiektu erreformisten aldekoak ziren, joera ilustratukoak eta, batez ere, iraultzaileak, oso gutxi ziren.

Jose Bonaparteren kontrakoak, berriz, absolutistak eta liberalak ziren (populazioaren gehiengoa).

Erresistentziaren Antolaketa: Batzordeak

1808an herri eta probintzietako batzordeak sortu ziren. Altxatuak batzorde lokaletan eta probintzialetan antolatzen hasi ziren, haien kabuz, eta batzorde haiek antolatu zuten frantziar armadaren kontrako arma bidezko erresistentzia.

Batzordeetan honako hauek zeuden, besteak beste:

  • Armadako ofizialak
  • Goi-kleroa
  • Noblezia
  • Funtzionarioak

Urte honetan bertan, Batzorde Zentral Gorena ere eratu zen.

Entradas relacionadas: