Independentzia Gerra eta Jose I.aren Gobernua (1808–1814)
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,48 KB
Aurrekariak
Aurrekariak:
Frantziako Iraultzaren ondorioz, monarkia absolutuak arriskuan jarri ziren. Espainiak Frantziarekin gerra egin zuen Luis XVI.a hil ondoren, baina galdu eta Basileako Ituna sinatu behar izan zuen. Hortik aurrera, Manuel Godoy ministroak Espainia Frantziaren aliatu izatera behartu zuen.
Fontainebleauko Itunak (1807) frantses armadei Espainiatik pasatzen uzten zien Portugal inbaditzeko, baina Napoleonen maniobra bat izan zen Espainia bera okupatzeko.
Aranjuezeko matxinada (1808)
Herriek Godoyren eta frantsesen aurkako haserrea lehertu zuten, eta Fernando VII.a babestu zuten. Ondoren, Napoleonek Karlos IV.a eta Fernando VII.a Baionara eraman eta biak abdikatzera behartu zituen → Jose Bonaparte Espainiako errege bihurtu zen.
Independentzia Gerra (1808–1814)
Hasiera: 1808ko maiatzaren 2an Madrilen herriak matxinatu ziren frantsesen aurka. Errepresio oso gogorra izan zen, eta altxamendua herrialde osora zabaldu zen.
Gerraren faseak:
-
Espainarren lehen garaipenak (1808)
- Bailengo guduan frantsesek porrot handia jasan zuten.
- Jose I.ak Madriletik alde egin zuen.
- Hiri askok erresistentzia gogorra erakutsi zuten: Zaragoza, Girona…
-
Frantsesen erreakzioa (1809–1811)
- Napoleonek armada handia sartu eta lurralde gehiena kontrolatu zuen.
- Baina ez zuten inoiz bakea; gerrilla etengabe jardun zuen frantsesen kontra.
-
Amaiera (1812–1814)
- Napoleonen tropak Errusiara bidali behar izan ziren, eta Espainian indarra galdu zuten.
- Aliatuek frantsesak garaitu zituzten, eta Jose I.ak Madril utzi zuen.
- Valençayko Ituna (1813): Fernando VII.a berriro errege izendatu zuten.
Ondorioak:
Ekonomia hondatuta geratu zen; industria eta nekazaritza geldirik gelditu ziren, inperio koloniala ahultzen hasi zen eta Espainia indar gutxiko estatu bihurtu zen.
Jose I.aren Gobernua eta frantsestuak
Modernizazio eta eraldaketa saiakera
Jose I.ak modernizazio proiektu bat nahi zuen: inkizizioa kentzea, jaurerri sistemaren...
Bukaera, Merkataritza Askatasuna… Baina
- Espainiarren gehienek inposatutako errege gisa ikusten zuten.
- Bere babesleak frantsestuak ziren: ilustratuak, liberalak, baina herri mailan oso gorrotatuak kolaboratzaile izateagatik.