Indibidualismoa eta Kolektibismoa: Filosofoen Ikuspegiak

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,4 KB

Nietzsche: Indibidualismoa eta Bitalismoa

Nietzschek, ordea, lortzen dugun helburua pertsonala dela moral indibidualak eraginda, baina lortzeko moral unibertsala erabiltzen dugula dio; hau da, kasu honetan, langileak elkartu eta haien helburuak elkarrekin lortzeko. Iraultza kolektiboa kritikatzen zuen, indibiduala babestuz, guztiok geure bizi-maila handiagotu nahi dugulako eta erronka pertsonalak aurrera jarraitu nahi ditugulako. Horregatik, Nietzsche bitalista zen.

Freud: Inkontzientea eta Sublimazioa

Freudek dioenez, inkontzienteki besteengandik aprobetxatzen gara, baina kontzienteak disimulatu egiten du. Hala ere, kontzientzia eta desioak sublimatzen ez dakiena alkohola edaten, gehiegi jaten eta abar hasten da; sublimatzen dakienak, berriz, aurrera jarraitzen du bere helburuak betetzen.

Vattimo: Indibidualismoa eta Giza Eskubideak

Vattimok dioenez, inkontzienteak indibidualismora garamatza, eta horrela, bakarrik sentitzen gara. Adibidez, langileak burgesen aurrean daudenean, enpresariek indar handiagoa dute, eta langileak kaleratu, soldata jaitsi edo antzeko neurriak har ditzakete. Vattimok pertsonen arteko harremanak sendotu nahi zituen, eta Europan zehar hedatutako giza eskubideak babesten zituen, langileen aurka ez eginez. Gainera, estatuak laguntzak ematen dizkie enpresei, eta horrela, hauek beren poltsikotik gutxiago jartzen dute, langileen soldatak berdin mantenduz. Era honetan, Marxek dioen moduan, burgesek edo enpresariek gehiago lortzen dute, eta langileek, berriz, biziraun besterik ez dute egiten.

Langileen Egoera eta Indibidualismoa Gaur Egun

Gaur egun, langileak oso indibidualistak dira. 50eko eta 60ko hamarkadetan, langileek eskubide handiak lortu zituzten. Gainera, 1968an Frantziako Iraultza izan zen, non langileen eskubideak aldarrikatu ziren. Ez dago gogo pertsonalik; hau da, taldeko eskubideak lortu dira, baina eskubide indibidualak behar dira. Orain, indibidualismoa aldarrikatzen da. Burgesek langileen arteko desberdintasunak sortzen dituzte; adibidez, eskubide gutxiago du lau ordu egiten dituen batek zortzi ordu egiten dituenak baino. Modu honetan, langileak sakabanatuago daude, eta legearen aurrean bakarrik sentitzen dira. Horrela, enpresariek gehiago irabazten dute, langilearen egoera txarraz aprobetxatuz eta etekin handiagoa lortuz.

Entradas relacionadas: