Indukzio Elektromagnetikoa: Faraday eta Lenz-en Legeak

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,87 KB

Indukzio Elektromagnetikoa: Faraday eta Lenz

Zer da Indukzio Elektromagnetikoa?

Indukzio elektromagnetikoa zirkuitu bat zeharkatzen duten indukzio magnetikoko lerroen kopurua aldatzean zirkuituan sortzen den korronte elektrikoa da.

Lenz-en Legea: Oinarria eta Formula

  • Korronte induzituaren noranzkoa korronte hori sorrarazten duen kausaren aurka egiteari dagokiona da.

Ε = -dΦ/dt = -ΔΦ/Δt

Faraday-ren Legea: Definizioa

  • Zirkuitu bateko indar elektroeragile induzitua eta zirkuitu hori zeharkatzen duen fluxu magnetikoaren aldaketa-abiadura berdinak dira, zeinuz aldatuta.

Indar Elektroeragilea eta Fluxu Aldaketa

Indar elektroeragilea egoteko, fluxu magnetikoaren aldaketa bat gertatu behar da; hau da, eremu magnetikoaren aldaketa bat egon behar da. Hala eta guztiz ere, eremu magnetikoa aldatzen ez bada ere, indar elektroeragilea alda daiteke espira mugitzen bada.

Adibide Praktikoak Indukzioan

Ipar Poloaren Hurbilketa Espira batera

Iman baten ipar poloa espira batera hurbiltzean, espira zeharkatzen duen fluxu magnetikoa handitu egiten da. Lenz-en legearen arabera, korronte induzituaren noranzkoa fluxu magnetiko horri aurka egitean sortzen da. Antzera ondoriozta daitekeenez, imana urruntzean korrontearen noranzkoa alderantzikatu egiten da, aurkako eremu magnetiko bat sortuz. (Ikus 271. orrialdeko marrazkia).

Hego Poloaren Hurbilketa Haril batera

Iman baten hego poloa haril batera hurbiltzen denean, Lenz-en legeak dioenez, harilean induzitutako korronteak fluxu magnetikoa handitzeari aurka egiten dio. Emaitza bera lor daiteke indar magnetikoen bidezko arrazonamendua eginez: korronte induzituaren noranzkoaren ondorioz, harilak sortutako imanaren hego poloak aurrez aurre duen iman induktorearen hego poloari aurka egiten dio. Era horretan, korronte induzituak imanaren aurrerapena oztopatzen du; hots, korrontea sortzen duen kausari aurka egiten dio. Antzera ondoriozta daitekeenez, imana urruntzean korrontearen noranzkoa alderantzikatu egiten da, aurkako eremu magnetiko bat sortuz.

Korronte Induzituaren Faktoreak

Imana ahaltsuagoa balitz, zirkuitua (espira edo harila) zeharkatzen duten eremu-lerroen kopurua ere handiagoa litzateke, eta, beraz, sortutako korronte induzituak ere intentsitate handiagoa izango luke. Bestalde, imana zirkuitura (espirara edo harilera) abiadura handiagoan edo txikiagoan hurbiltzeak korrontearen intentsitatean eragingo luke. Adibidez, haril bat biratzen ari bada eta azkarrago biratzen hasten bada, abiadura bikoiztu arte, intentsitatea ere bikoiztuko litzateke. Azkenik, espira-kopurua (haril batean) handituko balitz, fluxu magnetikoa handiagoa litzateke, Φ = NBS formulak baldintzatzen baitu, non N espira-kopurua den.

Entradas relacionadas: