Indukzio Elektromagnetikoa: Faraday-ren eta Lenz-en Legeak
Clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,06 KB
Behaketa esperimentalak:
1.1) iman baten higidura harilaren barnean
Faraday-k harilaren muturrak galbanometro batean konektatu zituen. Lortu zuena zera izan zen: A) Imana harilerantz hurbiltzean, korronte induzitua sortzen zen imana higitzen ari zen bitartean. B) Imana urruntzean, berriz, korronte induzituaren noranzkoa aldatzen zen. C) Harila geldirik egonda ez zen korronte induziturik sortzen. (IRUDIAK)
1.2) zirkuitu elektriko baten itxiera eta irekiera
Faraday-k bi haril burdinazko haga batean kiribildu zituen. Bat bateria batera konektatuta dago etengailu baten bidez. Beste harila galbanometro batera konektatuta dago. Saiakuntza honen emaitzak: A) Etengailua konektatzean, korronte elektrikoa induzitzen da bigarren harilean. Bi hariletako korronteek aurkako noranzkoak. B) Etengailua deskonektatzean, beste korronte elektriko bat induzitzen da bigarren harilean. C) Lehenengo harileko korronte-intentsitatea handiagotuz edo txikiagotuz doanean korronte elektrikoa induzitzen da bigarren harilean, baina intentsitate hori konstatea denean, ez da korronterik induzitzen.
Fluxu magnetikoa:
Indukzio elektromagnetikoa deritzon fenomenoa. Prozesu fisiko hori azaltzen duen lege matematikoari Faraday-ren legea deritzo, eta fluxu magnetikoaren bidez adierazten da.
Gainazal batean zeharreko fluxu magnetikoa (Φ), neurri bat da gainazal hori zeharkatzen duen indukzio-lerroen kopurua adierazten duena. SI-eko unitatea Weber (Wb) da. Φ= B·S·cos(a) Fluxuaren aldaketa: Ohikoenak, eremuaren intentsitatea aldatzea edo α aldatzea.
Lenz-en legea:
Korronte induzituaren noranzkoa determinatzeko araua da. Lege honen arabera, korronte induzituaren noranzkoa korronte hori sorrarazten duen kausaren aurka egiteari dagokiona da.
ADIB: imana sartu, fluxu magnetikoa handitu.
Faraday-ren legea:
Indukzio elektromagnetikoa deritzo fenomeno honi. ε = − ∆Φ / ∆t Zeinu negatiboak adierazten digu indar elektroeragile induzitua fluxu magnetikoaren aldakuntzaren aurkakoa dela (Lenz-en legea). Aldiunekoa: ε = −dΦ / dt