Industria: Definizioak, Motak eta Prozesuaren Elementuak

Clasificado en Medicina y Ciencias de la salud

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,8 KB

Industria Jarduera

Lehengaiak landuz eta eraldatuz, kontsumo-gaiak ekoiztea helburu duten ekonomia-jardueren multzoa da.

Produktu Erdilanduak

Beste industria-produktu batzuen osagai izateko fabrikatzen dira.

Produktu Landuak

Zuzenean erabiltzeko eta kontsumitzeko dira.

Eskulangintza

Industriaren aurretik, eskulangileek beren tailerretan ehunak, oinetakoak eta beste produktu batzuk egiten zituzten, hau da, jendeak behar zuena. Produktuak eskuz egiten zituzten.

Industrializazioaren Hasierak

Produktuak eskuz egitetik industria-ekoizpenerako pausoa XVIII. mendearen erdian hasi zen. Industriako makina motor batek sortutako energiak mugiarazten zuen. Ordura arte eskuz egindako lan batzuk makinaz egiten hasi ziren (produktibitateak gora egin zuen).

Gaur Egungo Industria

Gaur egungo industriaren ezaugarriak automatizazioa eta sofistikazioa dira, eta azken urteotan informatika ere bai.

Industria Motak

Industriek oso ezaugarri desberdinak dituzte eta hainbat irizpideren arabera sailka daitezke.

Ekoizpen Ondasunen Industriak

Industria astuna ere esaten zaie, eta ezaugarri hauek dituzte:

  1. Ez dira zuzenean kontsumitzen.
  2. Produktu erdilanduak dira.
  3. Beste industria batzuek lehengai gisa darabilte.
  4. Produktu kopuru izugarriak erabiltzen dituzte.
  5. Instalazio handiak eta eskulan asko behar izaten dituzte.

Adibidez, porlana fabrikatzea eta burdingintza industria astunak dira.

Erabilera eta Kontsumo Ondasunen Industriak

Erabilera eta kontsumo-ondasunen industriek ekoizten dituzten produktuak zuzenean merkatura eta kontsumitzaileengana bideratzen dira (adibidez, zapatagintza, elikagaigintza). Industria horiei industria arinak ere esaten zaie, sarritan industria astunen instalazioak baino txikiagoak direlako, eskulan eta kapital gutxiago behar dituztelako, eta ekoizten dituzten ondasunak askotan tamaina txikikoak izaten direlako.

Puntako Industriak

Industriak sailkatzeko beste irizpide bat maila teknikoaren araberakoa da. Puntako industriek oso langile prestatu eta gaituak behar izaten dituzte.

Industria Prozesuaren Elementuak

Lehengaiak eta Energia-iturriak

Lehengaiak naturatik eta produktu erdilandu batzuetatik lortzen diren baliabideak dira.

Lanaren Indarra

Ekoizpena ahalbidetzen duen jendearen jarduera da. Gizon-emakumeak soldata baten truke egiten dute lan.

Kapitala

Industria-jardueretan dirua inbertitu behar da, bai instalazioetan bai produktuen fabrikazioan.

Teknologia

Makinak, teknikak eta materialak dira.

Enpresaren Antolaketa

Industria-ekoizpena ziurtatuko bada, antolaketa eta kudeaketa egokiak behar dira, kalitatezko produktuak prezio arrazoizkoetan lortzeko.

Entradas relacionadas: