Industria eta Ekonomia Kontzeptuak: Hiztegi Laburra

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,51 KB

Garapen Poloak

Industria-oinarria zuten hirietan planteatutakoak: Coruña, Vigo, Sevilla, Valladolid, Zaragoza, Granada, Kordoba, Oviedo, Logroño eta Villagarcia de Arosa.

Eskala Ekonomia

Produkzio-segida handiak prezio baxuan.

Parke Teknologikoa

Udaletxeak teknologia berriak biltzen dituen enpresen eskura jartzen dituen lurzoru industrialak dira.

Industria Sektoreak

Industria-jardueraren adarrak dira, lehengai, teknika eta makineria berberak erabiltzen dituztenak, lanbide-prestakuntza bera eskatzen dutenak, produktu mota berberak lortzen dituztenak, merkatu berberetan lehiatzen direnak eta antzeko lekuetan ezartzen direnak.

Ekipo-ondasun Industria

Produktu erdilanduak ondasun bihurtzen dituzte, gero beste industria batzuek erabiltzeko.

Energia

Lana sortzeko gaitasuna da.

Enpresa

Produkzio-unitate ekonomikoa da, berezko nortasun juridikoa duena eta eraldaketa-jarduera egiten duena.

Oinarri-industria

Lehengaiak produktu erdilandu bihurtzen dituen prozesua da.

Kontsumo-ondasun Industria

Kontsumitzaileak zuzenean erabiltzeko ondasunak ekoizten dituzte.

Holding

Finantza-sozietate bat da, kontrolatzen dituen hainbat enpresatan parte hartzen duena, horien akzio guztien edo zati baten jabe izanik.

Serie-fabrikazioa

Produkzio-katean lan-prozesuko etapak lotzen ziren eta artikulu homogeneo eta merkeak seriean egiten ziren.

Kanpo-ekonomia

Inguru batek edo enpresa batek ematen dituen hobariak.

Enpresen Inkubagailua

Enpresa berritzaileak hartzen dituzte lehen urteetan, bideragarriak diren ala ez erabaki arte.

Inguru Berritzaileak

Berrikuntza teknologiko ugari lortu dituzten lurraldeak.

Industriaren Tertziarizazioa

Produkzioaren aurreko eta ondorengo jarduerekin eginbeharrak handitzen direnean gertatzen den fenomenoa da.

Multinazionala

Produkzio-establezimenduak jatorrizko estatutik kanpo dituzten enpresak dira, eta estaturik garatuenetan ezarritako egoitza sozialean adostutako estrategia bateratu batekin aritzen direnak.

Industriako Garapen Teknologikorako Zentroak

I+G proiektuak finantzatu, teknologia nazioartean transferitzea sustatu eta Espainiak nazioartean I+G programetan parte hartzea bultzatzen dituztenak dira.

Industria Berdea

Industriako adar berri bat da eta industriarako teknologia berriak garatzea du helburu.

Energia Plana

Energia-plan baten helburuak dira iturriak dibertsifikatzea, autohornikuntza handiagotzea eta ingurumenean duen inpaktua murriztea.

Entradas relacionadas: