Industria, Garraioa eta Politika Sistemak: Oinarrizko Kontzeptuak
Clasificado en Medicina y Ciencias de la salud
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,02 KB
Industria Sektoreak eta Motak
Oinarrizko Industria (Industria Astuna)
Siderurgia, burdina eta altzairua fabrikatzen dituzte, produktu kimikoak sortuz. Industria hauek astunak dira.
Hornidura eta Ondasun Ekipoen Industria
Garraioetarako gaiak fabrikatzen ditu. Makineria, industria hornidura, trenbideetarako, ontzigintzarako eta eraikuntzarako materiala fabrikatzen dituzte.
Erabilera eta Kontsumo Industria
Kontsumitzailearentzat produktu landuak fabrikatzen dituzte: janariak, ehunak eta produktu kimikoak.
Garraio Sistemak: Abantailak eta Eragozpenak
Lurreko Garraioa
Abantailak
- Irteera lekutik helmugara zuzeneko sarbidea izatea.
- Orduen malgutasuna.
Eragozpenak
- Pertsonak zein merkantziak eramateko edukiera txikia.
- Trafikoaren dentsitate handia eta istripu arriskua.
- Motorrek eragindako atmosferaren kutsadura.
Itsas Garraioa
Abantailak
- Kargarako gaitasun handia.
- Gastu merkeak.
Eragozpenak
- Garraioa motela da.
- Urak kutsatzeko arrisku handia.
Turismoaren Garapena eta Eragina
Turismoa Bultzatzen duten Faktoreak
- Bost eguneko lan aste orokorra eta opor ordainduak.
- Garraioak eta turismo azpiegiturak hobetzea.
- Publizitatearen bidez bultzatzen duten turismo enpresak.
Turismoaren Onurak (Ondorio Ekonomikoak eta Sozialak)
- Lanpostuak eta diru-sarrerak sortzea.
- Beste ekonomia jarduera batzuk bultzatzea.
- Biztanleak erakartzea, sektore jardueretan lan egiteko.
- Turismoak herria modernizatzen lagundu dezake, azpiegiturak aldatuz.
Estatua eta Gobernu Moduak
Estatuko Aginte Politikoen Banaketa
- Aginte Legegilea: Legeak egin eta onartu.
- Aginte Betearazlea: Legeak bete eta gobernatu.
- Aginte Judiziala: Epaitu egiten du.
Erregimen Politikoak
Demokrazia
- Estatuaren aginpidea eta Gobernuaren jarduera legeek mugatzen dute.
- Burujabetasuna herrian oinarritzen da.
- Aniztasun politikoa: hainbat ideologia dituzten eta agintea lortzeko borrokatzen diren alderdi politikoak.
- Hauteskundeak askeak eta pluralak dira.
- Estatuko aginteak bereizten dira (banaketa betetzen da).
Autoritarismoa
- Burujabetasuna pertsona bakar batek edo pertsona multzo txiki batek du.
- Ez dago aniztasun politikorik.
- Ez dago hauteskunde askerik.
- Ez da betetzen aginteen banaketa.
Estatuburu eta Gobernu Moduak
Monarkia
- Estatuburua erregea da, herentziaz heltzen da.
Errepublika
- Hauteskundeetan aukeratutako presidentea da estatuburua.
Sistema Parlamentarioa
- Aginte betearazlea estatuburuaren eta gobernuaren artean banatzen da.
Presidentzialismo Sistema
- Beti errepubliketan ematen da.