Industria-guneen Banaketa Euskal Herrian

Enviado por Aitortxu y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,93 KB

INDUSTRIAREN KOKAPENA

Euskal Herriko eskualde industrialen ezaugarrietako bat banaketa desorekatua izatea da. Hiri industrial nagusiek triangelu bat osatzen dute (Donostia, Bilbo eta Gasteiz). Hala ere, Donostia eta Bilboren arteko lotura sendoagoa da Durangoaldea eta Deba haranak osatutako korridore industrialaren bidez. Bilbo eta Gasteiz, eta Donostia eta Gasteizen artean, berriz, hutsune bat nabari da.

Euskal Herriko Industria Gune Nagusiak

Orokorrean, Euskal Herriko industria-gune nagusiak hauek dira:

  • Bilbo Handia
  • Nerbioi itsasadarra
  • Ibaizabalgo harana
  • Debako harana
  • Urolako harana
  • Oriako harana
  • Donostialdea
  • Baionako ingurua

Bilbo Handia eta Nerbioi Itsasadarra

Guztietatik nagusia Bilbo Handia dugu. Bertako portuak eta burdin meategiak gertu egoteak garrantzi handia du. Horregatik, bertako sektore nagusiak hauek dira: siderurgia, metalurgia, ontzigintza eta industria kimikoa. Bilbo inguruko industria-guneak gainezka egin dutenez, azken urteotan industrializazioa Ibaizabal aldera zabaldu da.

Gipuzkoako Eskualdeak

Gipuzkoan lau eskualde nagusitzen dira: Oria, Urola, Deba eta Donostialdea. Banaketa Bizkaiko lurraldearena baino orekatuagoa da. Donostialdea da eskualde nagusia, eta bertako garapenean bi faktorek paper garrantzitsua jokatu dute: Pasaiako portua eta Frantziako mugatik duen gertutasuna. Garapen multisektoriala eman da bertan, nahiz eta metalurgia izan arren sektore nagusia. Oriako haranean papergintza eta oihalgintza dira sektore nagusiak, eta krisiaren eraginez industria kimikoak eta metalurgiak garrantzia hartu dute azken urteotan.

Ipar Euskal Herriko Kostaldea

Euskal Herri kontinentalean kostaldea bakarrik nabarmentzen da. Industria garrantzitsuenak Hendaia, Donibane Lohitzune eta Baionan kokatzen dira.

Hegoaldeko Barnealdea (Araba eta Nafarroa)

Araban eta Nafarroan, berriz, industriak apurka-apurka hartu du espazioa. Hauek dira ingururik dinamikoenak azken urte hauetan. Arrazoi nagusia da Atlantikoko ardatzak garrantzia galtzen ari duela eta Ebrokoak, berriz, hartzen. Euskal Herriko inguru mediterraneoak kokapen estrategikoa du. Inguru horietako industria asko Atlantikoko isurialdetik datoz.

Hegoaldean industria-lurzoru ugari dago, azpiegituretarako eta komunikaziorako kokapen hobea dute eta bizi-kalitatea hobea da. Gaur egun, Iruñerria eta Arabako Lautada industria-garapena biltzen duten polo garrantzitsuak dira. Gasteizek lanpostuen eta industria-jardueraren %80 hartzen du, eta Laudio eta Amurrio aldeak ere badu industria mailan garrantzia. Iruñean antzekoa gertatzen da, Nafarroako lanpostuen erdia hartzen baitu. Nafarroako beste nukleo garrantzitsu batzuk: Tafalla, Tutera, Irurtzun eta Lesaka dira.

Entradas relacionadas: