Industria Iraultza: Faktoreak, Nekazaritza eta Migrazioak
Clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,28 KB
Industria Iraultza: Faktore Nagusiak
Industria Iraultza gertatzeko, hiru aldaketa nagusi gertatu ziren:
- Biztanleriaren hazkundea
- Nekazaritza Iraultza
- Kapitalismoaren garapena
Nekazaritza Iraultza XVIII. eta XIX. Mendeetan
XVIII. mendean nekazaritza-hedapen handia gertatu zen:
- Nekazaritza-teknikak hobetu ziren. Laboreen txandaketa erabiltzen hasi ziren.
- 1750. urtean, burdinazko goldea erabiltzen hasi ziren.
- XIX. mendean, aurrerapenak sustatu ziren makina berri batzuen eta ongarri kimikoen bidez, ekoizpena handiagoa izatea lortuz.
- Abeltzaintza eraldatu zen. Laborantza-lurretako zati bat abereentzako bazka ekoizteko erabili zen. Abelburuen kopuruak gora egin zuen, eta estabulazioa garatu ahal izan zen.
- Nekazaritza-egiturak aldatu ziren. Iraultza liberalen (burgesen) ondorioz, lurraren jabetza-eredua aldatu egin zen, lurra jabetza pribatu bihurtuz. Burgesak lursailak erosten hasi ziren etekinak lortzeko.
Gainera, nekazaritza-iraultzak beste ondorio bat izan zuen: teknologia eta makina berriak erabiltzen hastean, lanesku-soberakinak sortu ziren landan, nekazaritza-exodoa eraginez.
Industrializazioaren Ondorioak Biztanlerian eta Hirietan
Biztanleriaren hazkundea bizkortu egin zen, eta migrazio handiak izan ziren hirietara eta itsasoz bestaldeko kolonietara.
XIX. Mendeko Hazkunde Demografiko Bizkortua
Europak 400 milioi biztanle baino gehiago zituen 1900ean. Garai horretan, Europako biztanleria munduko biztanleriaren % 25 zen; hau da, inoiz baino ehuneko handiagoa.
Demografia-hazkunde horren bi kausa nagusi hauek izan ziren:
- Heriotza-tasaren bat-bateko jaitsiera, medikuntza-aurrerapenen eta etengabeko higiene zein elikadura hobekuntzen ondorioz.
- Ugalkortasuna areagotzea, ekonomia-aukera hobeak izatearen ondorioz.
Europarren Migrazioak Beste Kontinente Batzuetara
Hiriek ezin izan zuten landa-exodo osoa hartu. Horregatik, 1800etik 1924ra bitartean, Europako 60 milioi biztanlek beste kontinente batzuetara emigratu behar izan zuten. Migrazio transozeaniko horiek boladaka gertatu ziren.
Europako emigrante gehienak Amerikara joan ziren; bereziki, Kanadara, Brasilera, Argentinara eta, batez ere, Estatu Batuetara.