Industria Iraultza eta Frantziako Iraultza: Gizarte eta Ekonomia Aldaketak

Clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,64 KB

Industria Iraultza: Ehungintza eta Lehen Makinak

Ehungintzaren Garapena

  • Kotoiaren haria merke eskuratzeko eskakizuna.
  • Spinning Jenny iruteko makina.
  • Cartwrighten ehungailu mekanikoa.

Lurrun-Makinaren Garrantzia

  • James Watten lurrun-makina gabe ezin ziren makinak mugitu.
  • Nekazaritza, siderurgia eta meatzaritzaren hazkundea bultzatu zen.

Siderurgia eta Garraio Iraultza

Siderurgiaren Aurrerapenak

  • Koke ikatza erregai gisa erabiltzea.
  • Fabrikak ikatz-meategietatik gertu kokatu ziren.
  • Ehungintzarako makinak eta trenbidea egiteko bultzada handia.

Garraioaren Iraultza

  • XVIII. mendean pertsonen eta salgaien garraioa motela zen.
  • Kanalen sare berri bat ireki zen.
  • Trena iraultza handia izan zen lehorreko garraioan.
  • George Stephenson-ek pertsonak eta salgaiak garraiatzeko lurrun-makina, The Rocket, sortu zuen.
  • 1825ean egin zen lehen ibilbidea.

Industria Iraultzaren Ondorioak

Ekonomia eta Gizarte Aldaketak

  • Metalurgia industriak mesede asko jaso zituen, ekoizpena handitu zen.
  • Ingeniaritza zibilean aurrerapenak.
  • Lehengaien prezioa merkatu zen.
  • Kapital-sozietateen sorrera bultzatu zen.
  • Migrazioa (landatik hirira) gertatu zen.
  • Garraio-sarea osatzeko, lurrunezko nabigazioa garatu zen (Robert Fulton, 1807).
  • Kotoiaren esportazioa/inportazioa oso garrantzitsua izan zen, esklaboen merkataritza errentagarria bihurtuz.
  • Britainiako burgesek etekinak industrietan inbertitu zituzten.
  • Ingalaterrako Bankuaren zeregina garrantzitsua izan zen, banku pribatuak sortu ziren.
  • Familia-enpresak nagusi ziren, baina sozietate anonimoak ere sortu ziren, Londresko burtsan kotizatzen zuten akzioek finantzatuta.

Ekonomia Liberala eta Gizarte Berria

Ekonomia Liberalaren Printzipioak

  • Ekonomia mugatutik ekonomia liberalera igaro zen.
  • Ekimen pribatua askea eta mugagabea zen.
  • Enpresa askea, langileen kontratazio askea eta ekoizpen-sistemaren erregulazio askea, estatuaren esku-hartzerik gabe.
  • Merkatu askea, eskaintza, eskaria eta etekinen legeek soilik erregulatuta.
  • Teoriko nagusia Adam Smith izan zen, lanaren banaketa teknikoaren aitzindari.
  • Ekimen pribatua hobetsi zen estatuaren aurrean, eta aberastasuna gizakiaren lanetik zetorren.

Gizartearen Eraldaketak

  • Industrian oinarritutako gizartea.
  • Aberastasunean oinarritutako klase-gizartea.
  • Ongizate ekonomikoa hazi zen, baina bizi-baldintzak asko okertu ziren.

Frantziako Iraultza eta Napoleonen Aroa

Iraultzaren Gertaerak

  • Girondinoak boterean: 1792an monarkia abolitu eta Frantziako Errepublika aldarrikatu zen.
  • Erregea epaitu eta heriotza-zigorra ezarri zioten Jakobinoek. 1793an Luis XVI.a hil zen.
  • Robespierre-k gidatuta beste konstituzio bat ezarri zen, eta gobernu berriak Izua ezarri zuen.
  • Robespierre eta haren kideak gilotinaz hil zituzten.

Termidor eta Kontsulatua

  • Termidor: Botere betearazlea bost kideko Direktorio baten esku geratu zen.
  • Napoleon-ek Direktorioa desegin eta hiru kontsul izendatu zituen.
  • Kontsulatua: Politika baketzailea egin zen, Vatikanoarekin konkordatua sinatu zen.
  • Napoleon biziarteko kontsul izendatu zuten, eta Kode Zibila ezarri zen.

Entradas relacionadas: