Industria Iraultza: Garapen Teknologikoa, Lan Antolaketa, Kolonialismoa eta Aldaketa Sozio-Politikoak

Clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,39 KB

Garapen Teknologikoa

Makinek gizakien lana hobeto egiten zutenez, azkenean gizakia ordezkatu zuten. Garapen teknologikoak asmakizun berriak ekarri zituen bata bestearen atzetik. Konturatu ziren makinek gizakiek baino lan gehiago egiten zutela, eta hobeto gainera. Horrela, produkzioa izugarri handitu zen.

Lan Antolaketa Berriak

Lan antolaketa berriekin produkzioa handitu egin zen. Lehenengo, etxeko sistema sortu zen. Horrekin, erregeek lantegiak bultzatu zituzten, eta, ondorioz, lantegiak sortu ziren. Lantegiek kostuak murrizten zituzten eta lana hobeto antolatzen zuten. Lehen aldaketa nagusia lantegiaren sorrera izan zen. Lantegia makinak eta langileak, kopuru handitan eta leku fisiko berean, biltzen dituen egoitza da. Honi esker, postuak murriztea eta, bestela baino hobeto antola daitekeen ekoizpen-lan koordinatua egitea lortu zuten.

Bi modu daude lantegietan lan egiteko:

  • Taylorismoa: Taylorismoan, jarduera bakoitzean trebeenek egiten zuten lan. Oinarrizko mugimenduen denbora neurtu eta era sinplean antolatzen zuten. Era berean, mugimendu makalenak eta alferrikakoenak baztertzen zituzten, eta mugimendu azkarrenak eta egokienak aukeratzen zituzten.
  • Kateko ekoizpena (Fordismoa): Kateko ekoizpena taylorismoaren ondorioz sortutako sistema berri bat da. Kate sisteman, pertsona bakoitzak lanaren zati bat egiten du. Honek esan nahi du lana azkarrago eta merkeago egiten dela.

Kolonialismoa

Kolonialismoan, lehengaiak merke eskuratzen dira, eta eraldatzen diren produktuak garesti saltzen dira. Horrela, izugarrizko diru kantitatea lor daiteke.

Aldaketa Sozio-Politikoak

Sistema politiko berri bat sortu nahi zuten, saltzeko eta erosteko askatasuna nahi zuten, eta banketxeak lortzeko askatasuna.

Demografia Iraultza

Demografia iraultza populazioaren igoera da. Heriotza-tasa asko jaitsi zen, batez ere haurren heriotza-tasa. Horren ondorioz, berezko hazkunde-tasa igo zen. Hainbat arrazoirengatik gertatu zen jaitsiera hori:

  • Elikagaiak merkatu eta ugaritu egin ziren, nekazaritza iraultzari esker.
  • Kalitate hobeko elikagaiak zeuden eskuragarri.
  • Biztanleriaren osasuna hobetu egin zen.

Horren ondorioz, gosea eta izurriteak murriztu egin ziren. Emigrazioa izan zen beste arrazoietako bat: hirietara, industriaguneetara eta etorkizun baten bila joaten ziren.

Entradas relacionadas: