Industria Iraultza: Gizarte Aldaketa eta Klase Gatazka

Clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,41 KB

1. Bestelako Klase Gizarte baten Sorrera

1.1 Gizarte Harreman Berriak

Industria Iraultza hedatzen den heinean, gizarte-harreman berriak agertzen dira. Antzinako Erregimenean desberdintasunak legeetan oinarrituta (estamentuak) bazeuden, orain ekonomian oinarrituko dira (aberatsak eta ez hain aberatsak). Klase gizartea da. Bi klase nagusi daude:

  • Burgesia: Jabetza eta ekoizpenaren kontrola daukate; lurrak, eraikinak, meatokiak, garraioak... Botere handia zuten: botere politikoaz gain, soldatak eta lan baldintzak erabakitzeko ahalmena daukate.
  • Langile eta Proletargoa: Soldatapeko langileak dira. Orokorrean, pobreak eta burgesiak erabakitako baldintzetan bizi dira.

Klase gatazka bi taldeen arteko talka da. Askatasun eta berdintasun politikoaz gain, berdintasun ekonomikoa eta lan baldintzen inguruan borrokatuko dira.

1.2 Langile Munduaren Sorrera

Langile gehienak landa eremuetatik etorritako jendea dira. Lan baldintza oso gogorrak dituzte:

  • Ordutegi oso luzeak (14-16 ordu egunero), oporrik ez.
  • Lan giro txarra eta ez osasungarria (zikinkeria, kea...).
  • Diziplina oso zorrotza lanean (kaleratzeak, greba eskubiderik ez...).
  • Soldata oso urriak, lan eguna bakarrik kobratzen zuten.
  • Emakumeek eta umeek lan egiten dute, gutxiago kobratuz.

Landa eremutik industriara aldatzean, langile gehienak galduta sentitzen ziren hasieran. Gainera, langile elkarteak debekatuta zeuden hasieran.

1.3 Lehen Gatazkak: Ludismoa

Mekanizazio eta antolaketa berrien ondorioz, lanpostu asko galdu ziren XIX. mendearen hasieran. Ondorioz, XIX. mendearen lehen hamarkadetan protesta batzuk egin zituzten langileek, elkarteak ilegalak baitziren. Makinak suntsitzen zituzten, eta jabeen eta gobernuen aurka ere zeuden. Ludismoa da, Ned Ludd kapitain ingelesaren izena jarraituz. Erresuma Batuan hasi eta Europa osora hedatu zen ludismoa.

1.4 Gizarte Arazoa

XIX. mendearen hasieran, intelektual eta artista batzuk langileen bizi-baldintza oso gogorretaz jabetzen dira eta haiekin enpatizatzen dute. Gizarte arazoa deritzote egoera honi.

Bi ikuspuntu kontrajarri burgesian:

  • Batzuk, langileak gehiago sakrifikatu behar zirela uste zuten, hori baitzen bizitza hobea lortzeko bidea.
  • Beste batzuk, aldiz, gizartea eta ekonomia erreformatzea ezinbestekoa zela uste zuten.

Entradas relacionadas: