Industria Iraultza, Inperialismoa eta Kolonizazioa: XIX. mendeko aldaketak
Clasificado en Francés
Escrito el en vasco con un tamaño de 3 KB
Bigarren Industria Iraultza
- Europako biztanleria igo zen.
- Medikuntzan aurrerapen handiak egon ziren.
- Migrazio-mugimenduak egon ziren.
- Energia-iturri berriak agertu ziren, hala nola elektrizitatea eta petrolioa.
- Garraiobide berriak garatu ziren: tranbiak, nabigazioa, hegazkinak.
- Enpresa handiak sortu ziren eta txikiak desagertu ziren.
- Serieko ekoizpena sortu zen: Taylorismoa eta Fordismoa.
- Potentzia industrial berriak agertu ziren.
- Merkataritza asko hedatu zen.
Inperialismoaren sorreraren zergatiak
Ekonomikoak
- Merkatu berriak aurkitzea.
- Lehengaiak bilatzea.
- Kapital-inbertsioak.
Demografikoak
- Europako biztanleria kokatzeko leku berriak bilatzea (migrazioak).
Ideologikoak
- Arraza zuriaren nagusitasuna.
- Europarren eginkizun zibilizatzailea (darwinismo soziala).
- Kristautasunaren hedapena.
Politikoak
- Botere militarra.
- Nazioarteko boterea eta ospea.
Kolonien administrazioa
Koloniak
- Biztanleria indigena erabat zegoen potentzia kolonialen mende.
- Gobernadorea metropoliaren boterearen ordezkaria zen.
- Kolonia mota berria: populatze-koloniak.
Dominioak
- Britainiar Inperioak ezarritakoak ziren. Populatze-koloniak ziren, baina autogobernu-sistema bat zuten.
- Gobernadorearen botereak koloniek hautatutako batzar batek mugatzen zituen.
- Kanpo-politikako erabakietan monopolioa zuten, eta barne-politikan autonomia.
Protektoratuak
- Lurralde kolonialak ziren, baina estatu subirano bat zuten, bere egitura politiko eta kulturalarekin.
- Indigenen gobernua eta administrazioa onartzen zituzten.
Kontzesioak
- Kolonien kontrol-sistema bat zen, ez hain agerikoa.
- Potentzia kolonialak ekonomiaren kontrola zuen.
Kolonizazioaren ondorioak
Ekonomikoak
- Ia guztientzat okerrera egin zuen ekonomiak.
- Kolonizatzaileek indigenei lurrak kendu zizkieten eta monolaborantza-sailak ezarri zituzten.
Demografikoak
- Txerto berriak eta ospitaleak egin ziren, eta higiene-neurriak hartu ziren.
- Horrek hilkortasuna murriztea eta biztanleria handitzea ekarri zuen.
- Horren ondorioz, elikagai-eskasia eta azpielikadura kronikoa etorri ziren.
Gizarte-egiturak
- Indigenen bizitzeko eta antolatzeko modua hautsi zuten.
- Elkarren kontrako etniak elkarrekin bizi behar izan zuten.
- Europarrek talde murriztu bati pribilegioak eskaini zizkieten.
Kultura
- Ahozko tradiziozko ohiturak desagertu ziren.
- Kultura berriek haien identitatea galarazi zuten, eta sinesmenak eta usadioak hautsi zituzten.
- Irakaskuntzak Europako hizkuntzak, sinesmenak eta bizimoduak hedatzen lagundu zuen, eta misioek kristautasuna zabaltzen lagundu zuten.