Industria Iraultza, Krisiak eta Kontzeptu Ekonomikoak

Clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,36 KB

Krisi Ekonomikoen Ondorio Sozioekonomikoak

Ondorio Sozioekonomikoak

Bizimodua asko pobretu zen; langileek dirua, lana eta aurrezkiak galdu zituzten. Gainera, soldatak asko jaitsi ziren, jende askok lan bila oso soldata txikiak onartu zituelako. Krisiaren ondoriorik txarrena langabezia handitzea izan zen. Lanik gabe zeuden asko ongintzako jantokietara joaten ziren zerbait jateko, eta baita aterpetxeetara ere, lo egiteko. Eskale gehiago ibili ziren kaleetan.

Politika Deflazionista

Estatuak hartutako zenbait neurri murriztailek osatzen dute:

  • Gastu publikoak murriztu edo ezereztu.
  • Zeharkako zergak handitu (tabakoa, alkohola, erregaiak...).
  • Inportazioak murriztu eta esportazioak ugaritu, ordainketa balantza orekatzeko.
  • Soldatak izoztu edo murriztu, produkzio kostuak arintzeko, eta eskaria bizkortzeko eta enpresen makinak handitzeko.

Historia Garaikidea eta Asmakizun Nagusiak

Viktoria Erregina
1870 eta 1914 artean Erresuma Batuan egon zen erreginetako bat.
Otto von Bismarck
1870 eta 1914 artean Alemaniako kantzelaria.
Sezesio Gerra (AEB)
Lincoln presidenteak 1860an esklabotasuna ezeztatu eta gero gertatutakoa.
Abraham Lincoln
1860an esklabotasuna ezeztatu zuen AEBko presidentea.
Shoguna
Japoniako jauregiko maiordomoa.
Bismarcken Sistema
Alemania batu ondoren Bismarckek Europako nazioarteko harremanak antolatu zituena.
Bake Armatua
Europako herrialdeek armaz hornitu zireneko bakealdia.
Michael Faraday
1821ean korronte elektrikoa mugimendu bihurtu zuen.
Werner von Siemens
1867an dinamoa asmatu zuen.
Thomas Alva Edison
1877an fonografoa asmatu zuena. (Karbonozko lanpara ere asmatu zuen).
Henry Bessemer
1855ean burdinurtutik altzairua fabrikatzeko lehen industria prozesuaren patentea erregistratu zuena.
Bessemer Bihurgailua
Burdinurtutik ezpurutasunak kentzeko tresna.
Karl Benz
Historiako lehen automobila patentatu zuen alemaniarra.
Wright Anaiak
1903an lehen hegaldia egin zutenak.
Louis Blériot
1909an Mantxako kanala lehenengoz zeharkatu zuen frantsesa.
Panamako Kanala
Ozeano Atlantikoaren eta Barearen artean dagoena.
Antonio Meucci
1871n telefonoa asmatu zuena.
Alexander Graham Bell
1876an telefonoa asmatu zuena.

Lanaren Antolaketa eta Kontzentrazio Ekonomikoa

Taylorismoa
Eraginkortasunik handiena lortzeko lana arrazoiz antolatzean oinarritu zena.
Frederick Winslow Taylor
Taylorismoa aplikatu zuena.
Fordismoa
Fabrika erraldoietan masako eta serieko produkzioa bultzatu zuen, langileak lan bakar batean espezializatuz.
Henry Ford
Bere automobil fabrikan masako eta serieko produkzioa erabili zuena.
Kartela
Konkurrentzia saihesteko eta merkatua kontrolatzeko sektore bereko enpresa askeen arteko hitzarmena.
Trust
Era bereko enpresen arteko elkartzea, monopolioa lortzeko helburuarekin. (Jatorrizko testua osatu gabe zegoen).

Entradas relacionadas: