Industria Iraultzak eta Mundu Ekonomiaren Eraldaketa
Clasificado en Inglés
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,78 KB
Industria Iraultzak: Eraldaketa Ekonomiko eta Soziala
4.3. Sarrera:
Lehen Industria Iraultza (1750-1879)
Lehen Industria Iraultzak aldaketa teknikoa, konkurrentzia handitzea eta prezioak jaistea ekarri zituen. Protagonista nagusiak Britainia Handia eta Holanda izan ziren. Erabilitako energia-iturri nagusiak ura eta ikatza ziren, eta hauek erabiliz lorturiko materialak kotoia eta burdina ziren. Horren ondorioz, fabrikak (Factory System) sortu ziren.
Bigarren Industria Iraultza
Bigarren Industria Iraultzan AEB, Alemania eta Japonia izan ziren protagonista. Bi ezaugarri nagusi zituen:
- Energia-iturri berriak (elektrizitatea).
- Produktu berriak sortzea.
Horrela, lanaren antolaketa zientifikoa sortu zen (Taylorismoa, aldaketa nagusia). Enpresa handiak sortu ziren, eta konkurrentzia kartel, trust eta holding enpresa handien antolaketen bidez egiten zen. Honek inbertsioa eta kapitalaren esportazioak handitzea ekarri zuen. Horrela, nazioarteko merkatua sortu zen. Lehenengo bi gertaerek depresio handiak ekarri zituzten, eta azkeneko biek Inperialismoa eta Protekzionismoa sortu zituzten.
Bigarren Industria Iraultzaren Ezaugarriak
- Energia: Motor elektrikoa asmatu zen, trena, tranbia eta igogailuak sortzeko erabili zena. Petrolioa barne-errekuntzako motorra fabrikatzen zutenek erabiltzen zuten (Diesel, Ford). Ondorioz, ura eta ikatzarekiko kostuak murriztu ziren, produkzio malgutasuna lortu zen eta makinen kokapen geografikoa murriztu zen.
- Produkzio berriak:
- Industria astunean: zementu artifiziala, altzairua eta aluminioa zeuden. Bi labe mota bereizten ziren:
- Bessemer labea (aire beroa karbonoa erretzeko).
- Martin Siemens labea (urtze prozesuan txatarra erabili).
- Industria kimikoan:
- Oinarrizko kimika: azidoak.
- Kimika organikoa: koloranteak, ongarriak eta tintagaiak.
- Petrokimika: plastikoa.
- Produktu sintetikoak: zuntz artifiziala, botikak eta kautxua.
- Industria astunean: zementu artifiziala, altzairua eta aluminioa zeuden. Bi labe mota bereizten ziren:
Lanaren Antolaketa Zientifikoa (Taylorismoa)
Frederick Taylor izan zen mugimendu honen bultzatzailea. Helburua langile trebatuen koadroak sortzea zen, produktu unitate bakoitzeko denbora murrizteko. Horretarako, mugimenduak ikertu, logikoki ordenatu eta lana egiteko denbora neurtu zuen. Horrela, kateko produkzioa sortu zen. Honek produktibitatea handitzeaz gain, soldatak, kontsumoa eta kapital metatzea handitzea eragin zuen. Ondorioz, konkurrentzia handitu eta prezioek behera egin zuten.
Globalizazioa eta Inperialismoa
4.2. Sarrera:
Lehen Globalizazioa (1870-1914)
Bi Industria Iraultzek munduko merkatuaren integrazioa ekarri zuten. Prozesu honen ezaugarri nagusiak honako hauek izan ziren:
- Lurralde industrializatuen hazkunde ekonomikoak lurralde azpigaratuen ekonomietan presioa eragin zuen. Horrela, lurralde azpigaratuen ahalmen produktiboa eta espezializazioa bultzatu ziren, lehengai eta nekazaritza produktuen bidez. Munduko merkatuaren integrazioa gertatu zen eta lurralde azpigaratuen parte-hartzea bultzatu zen nazioarteko merkataritzan.
- Kapitalaren esportazioa salgaien gainetik handitu zen. Horrela, kapitala baliabide ugariak eta eskulan ugariak dituzten lurraldeetara bideratu zen. Banku eta finantza kapitalismoa industriaren zerbitzura egon ziren.
- Eskulanaren migrazio handia egon zen, nazioarteko immigrazioari oztopoak kendu zirenean. Eskulanaren migrazioak eskulanaren mugimendua areagotu zuen.
Inperialismoa
Kolonial inperialismoa 1875-1913 bitartean gertatu zen. Bigarren Industria Iraultzak industria kontzentrazioa ekarri zuen, teknologia berria, inbertsio handiak eta konkurrentzia handia sortuz. Inperialismoak Alemaniaren merkatua zabaltzea ekarri zuen.
Kolonial Inperialismoaren Aurpegiak
- Inperialismo ekonomikoa: Hornidura merkeena bilatzean oinarritzen zen, industria eta merkataritzarako.
- Finantza inperialismoa: Inbertsio handiak eraikuntzetan, trenbideetan, portuetan eta komunikazioetan.
- Politika ekonomikoa: Merkatu berriak irekitzeko muga-sari libreak ezarri.
- Industria militarra: Ekoizpena seriean egiten zenez, industrializatutako lurraldeentzat abantaila izan zen.
1914ko Egoera Ekonomikoa
- Mugaz kanpoko inbertsioa BPGaren %7,5ekoa zen.
- AEBek eta Europak 349 enpresa filial zituzten atzerrian.