Industria Iraultzako Gizartea eta Langileen Bizi-baldintzak
Clasificado en Inglés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,56 KB
Industria Iraultzako Gizartearen Antolaketa
Industria Iraultzan gizartearen antolaketa guztiz aldatu zen. Gizarte industriala klasetan antolatzen zen, hau da, aberastasunaren arabera mailakatzen ziren. Horri klase-gizartea deitzen zaio. Hiru talde bereizten ziren:
- Goi-klasea: Burgesak eta nobleak.
- Klase ertaina: Merkatari txikiak, medikuak, abokatuak...
- Beheko klasea: Nekazariak eta langileria.
Burgesia: Boterearen Jabeak
Gizarte industrialeko goi-klasean kokatzen dira. Industria-jabeak, bankariak, merkatari handiak eta goi-funtzionarioak (diplomatikoak) dira. Botere ekonomikoa eta politikoa dute. Beraien bizimodua erosoa da; auzo onetan eta etxe handi eta dotoreetan bizi dira. Landa-etxea ere izaten dute oporrak pasatzeko, eta aisialdian kirola egiten dute, musika entzuten dute, antzerkira joaten dira edo jaiak ospatzen dituzte.
Langileria: Proletarioen Errealitatea
Gizarte industrialeko beheko klasean kokatzen dira. Burgesen industrietan eta enpresetan lan egiten zuten langileak ziren; proletario ere esaten zaie. Soldata baten truke lan egiten zuten, lanaldi luzeekin eta baldintza oso txarretan.
Langileen Bizi-baldintza Gordinak
- Lan-baldintzak: Oso txarrak ziren. Ez zuten ia atsedenik eta egoera arriskutsuetan lan egiten zuten; horregatik, lan-istripuak oso ohikoak ziren.
- Lanaldia: 12-16 ordu egunean, astean 6-7 egunez. Lanaldiak jabearen interesaren arabera aldatzen ziren.
- Soldatak: Baxuak ziren. Emakumeek gizonek baino gutxiago kobratzen zuten, eta umeek are gutxiago.
- Babesa: Ez zegoen babesik gaixotzean, haurdun gelditzean edo jubilatzean.
- Auzoak: Zikinak, asfaltatu gabe, kale estuekin, argirik eta estolderiarik gabe.
- Etxeak: Txikiak eta gela gutxikoak. Ez zuten urik ez argirik, eta komunak partekatzen zituzten. Askotan txabolak ziren.
- Heriotza: Heriotza-tasa altua zen langileen artean, janari eta higiene faltagatik.
- Familiak: Gazte ezkontzen ziren eta seme-alaba asko izaten zituzten. Guztiek lan egiten zuten lantegietan: gizonek, emakumeek eta haurrek.
- Emakumeak: Ez zuten denbora librerik; lantegitik ateratzean, etxea zaintzera joaten ziren.
- Alkohola: Arazo larria zen gizonen artean, beraien denbora librea tabernetan ematen baitzuten.