Industria, Nekazaritza eta Energia: Oinarrizko Kontzeptuak
Clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,39 KB
Industria
Lehen mailako produktu landuak eraldatzen dituen jarduera da.
Nekazaritza
Nekazaritza intentsiboa
Ahalik eta etekin handiena ateratzea da helburua. Herrialde garatuetan teknika modernoak erabiltzen dituzte; beraz, uzta handia ateratzen da jasotzerako garaian. Garatzen ari diren herrialdeetan, oso modu tradizionalean lantzen dituzte lurrak teknikarik gabe; horrek esan nahi du ez dela oso produktiboa.
Nekazaritza estentsiboa
Herrialde garatuek nahiz garatzen ari diren herrialdeek erabiltzen dute ereiteko modu hau; hau da, lur-sailak lugorri uzten dira denbora batez, lurraren propietateak leheneratzeko. Lur-sail handietan egiten da eta ekoizpena handia da.
Fracking
Petrolioa eta gasa ateratzeko sistema bat da. Zulaketa bertikala edo horizontala egiten da, lur-plakak puskatzeko.
Alde onak:
- Petrolioa eta gasa lortzen da.
- Mendekotasuna gutxitzen da.
Alde txarrak:
- Lur azpiko ura kutsatzeko arriskua dago.
- Lurrikarak sor daitezke.
Energia
Energia sekundarioak
Energia primarioak eraldatzean sortutako energia mota da. Adibidez: gasolioa.
Energia primarioak
Zuzenean lortzen ditugun energiak dira. Adibidez: ikatza eta petrolioa.
Nekazaritzan eragina duten faktoreak
Erliebearen eragina
Altitudea
Garaiera jakin batean egon behar du lurrak klima egokian egoteko. Nekazaritza gehienetan 200 metrotik behera egin ohi da.
Maldak
Maldak oso garrantzitsuak dira nekazaritzarentzat.
Lurzoruaren eragina
Lur aleen tamaina eta porositatea
Oxigenoa eta ura eusteko gaitasuna baldintzatzen duelako landarearentzat.
Lurren konposizio kimiko eta biologikoa
Azido-maila eta aberastasuna zehazten du, hau da, elikagaien eta materia organikoaren kopurua.
Klimaren eragina
Tenperaturaren eragina
- Muturreko hotza: Landare gehienak ez dira hazten -10°C-tik beherako tenperaturetan.
- Gehiegizko tenperatura: Ereitea oso zaila denean gertatzen da, 45°C-tik gorako tenperaturetan.
Prezipitazioen eragina
Bi egoera dira:
- Hezetasun handia: Euri gehiegi egiten duenean gertatzen da.
- Idortasuna: Lurra oso lehorra dagoenean gertatzen da; landareak ez dira hazten.