Industrializazioa katalunian
Clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,1 KB
2.INDUSTRIA IRAULTZA: SARRERA:1870-1970 inguruan emandako prozesua izan zen eta BH potentzia nagusia baina bestelakoak agertu ziren; adibidez, AEB, Alemania eta Japonia. Iraultzaren faktoreak krisialdi ekonomikoa eta horren osteko depresioa (1 mundu gerra eta 29ko kraka), berrikuntza teknologikoak industriara aplikatuak, industria kimiko eta elektriko berriak, petroleoa lehengai gisa garraio industria berrietan erabiltzea, industria metalurgikoaren garapena eta altzairuaren siderurgiaren garapena izan ziren. -Erresuma Batua potentzia industrial izaten jarraitu zuen, baina beste herrialdeak industrializatzean nagusitasuna galduz joan zen. -Alemania 1870ean bateratu eta horren ondorioz bigarren potentzia industria bihurtu zen lau faktoreei esker. Itsas garraioen eta trenaren gorakada gertatzea bertako baliabide naturalak erabiliz, hezkuntza eta zientzia aurreratu (produkzio sistemetan aplikatua), industria eta finantza enpresen kontzentrazioa enpresa sendoak sortuz eta estatuak industrian laguntzea izan ziren faktoreak. -AEB hamarkada gutxitan lehenengo potentzia bihurtu zen eta herrialdeak zituen abantailak aprobetxatu zituen industrializazioa azkartzeko. Baliabide naturaletan herrialde aberatsa zen. Biztanleria kopurua oso handia zen, hortaz kontsumo merkatua eta eskulana ugari zegoen. Azkar eraiki zituzten trenbide sarea eta telegrafia, beraz, merkatu zabal bateratua eraki ziten. Azkenik, enpresa sistema irekia eta malgua sortu zuten, Trust-ak debekatuz (berdina produzitzen zuten enpresen batuketa), baino monopolio-sistema sortuz industria horietako erabateko kontrola izateko eta produkzioa eta kontsumoa espezializatuz. -Japonia Meiji iraultzarekin hasi zuen industrializazio prozesua sistema feudalaren amaiera eta modernizazio ekonomikoa ekarriz. Hasieran, industrializazioa, herriaren esku zegoen, baina berehala estatuak esku hartu zuen. Industria zibilean ibertituzuen eta enpresa publikoak sortu zituen (trenbidea, ontzigintza...). Enpresa pribatuei diru laguntza eman zien, lehen hezkuntza derrigorrezkoa bezala ezarri eta ikerketa teknologikoa sustatu zuen eta atzerriko teknologien eta aholkularien ideiak inportatu zituen. -ENERGIA ITURRI BERRIAK ETA INDUSTRIA BERRIAK: Altzairuaren siderurgia berrikuntzarik garrantzitsuena izan zen, izan ere eraikuntzan, azpiegituretan, makinen-trenetan... Erabiltzen zen. Elastikoa, gogorra eta errezistentzia handia zuen. Ekoizteko zenbait asmakuntza erabilgarriak egin ziren material honekin, hala nola, Bessemer bihurgailua eta Siemens-Martin labea. AEB eta Alemania berehala hartu zituzten berrikuntzak. BH Bessemer bihurgailua erabiltzen jarraitu zuen eta produkzioan atzera egin zuen. Material berriak sortu ziren; adibidez, aluminioa, kobrea eta nikela (eta hauek lortzeko metodo berriak). Elektrizitatea agertu zen eta berrikuntzarik garrantzitsuena izan zen. Zenbait erabilera zituen: argia eta beroa ematea eta energia iturria izatea. Komunikatzeko ere erabili zen telegrafoa asmatzean eta gero telefonoa.