Industrializazioaren Desabantailak eta Balorazioa

Clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,31 KB

Industrializazioaren Desabantailak

Lan antolaketa berria: Iraultza baino lehen, nekazariek independienteki lan egiten zuten haien etxeetan, haien tresnak erabiltzen zituzten eta beraiek produzitzen zituzten produktuak merkatuan saltzen zituzten. Baina industriako makinak agertu zirenean ezin izan zuten haien produkzioarekin borrokatu eta, aldi berean, ezin zituzten horietako makinak erosi haien prezio altuengatik. Honen ondorioz lan antolaketa berri bat sortu zen, manufakturazioa, non nekazariek beste batentzako lan egin behar zuten produktuak produzitzen diruaren truke eta gainera ezin zuten etxean lan egin, egunero fabriketara joan behar zuten lanera.

Gizarte klase berriak sortu: Burgesia, produkzio osoaren jabea zena, eta proletalgoa, haientzat lan egiten zuena. Nekazariak, haiek produzitzen zutenarekin ezin zirenez ondo bizi, txiroak, lapurrak edo kriminalak bihurtzen ziren.

Klase proletalgoaren arazoak: Enpresek oso soldatapeko baxuak ematen zizkieten langileei eta ezin zuten kexatu makinek gizakia ordezkatu zutelako eta eskuko lana sobran zegoelako. Horretaz gain, lan jardunaldiak oso luzeak ziren, egunero 16 ordukoak, eta honi diru zigorrak gehitu behar zitzaizkion (adibidez, zikin joateagatik).

Gizarte-mugikortasuna: Gizarte mugikortasunaren hasiera izan zen, non langileak manifestazioei ekin zioten eskubideak eskatuz. Honek ohiko gizarte-hierarkia apurtzea eta klase-gatazka garatzea ekarri zuen.

Emakumeen eta umeen egoera: Hauek baita ere proletalgoaren parte izatera pasatu ziren, pentsatzen zen lan esku merkeak zirela, non honen erruz, hauen bizitza estiloa asko gaitzetsi zen.

Migrazioak herrietatik hirietara: Nekazariak herrietan landan lanik ez zegoenez hirietara joan beharra zuten.

Epidemiak: Higiene faltak gaixoen hedapenari lagundu zion, adibidez kolerari.

Kutsadura: Airearen kalitatea okerrera jo zuen eta kutsadura asko igo zen fabriken kearen edota zaborren erruz, hauek ibaietara botatzen zituztelako, honela, ur edangarria ez edangarri bihurtuz.

Energia nuklearra: 1956an energia nuklearra erabiltzen hasi ziren Ingalaterran Uranioa erregai gisa. Honek geroago ikerketa gehiago ekarriko zituen eta bonba atomikoari potentzia gehiago emango zion.

Industrializazio prozesuaren balorazioa:

Gure baitan, industrializazioa haren alde txarrak izan arren aldaketa beharrezkoa izan da gaur egungo bizitzarako, naita enpresen zein gizartearentzako. Orain dugun bizitza kalitatea hobea da eta garai hartan, XIX. eta XX. mendean garapen honi esker baita ere bizitza kalitate hobeagoa lortu zuten. Izan ere, une hartan eman egin ziren langileontzako seguru sozialaren lehen urratsak eta horretaz gain sindikatuak eta alderdi politiko berriak atera ziren, non hauek langileengandik askotaz hurbilagoak zirenak haien eskubideak defendatzeko. Horrenbestez, guk uste dugu gaur egun komertzio oso dependiente batean bizi garela eta sozietate oso kapitalista batean gaudela, baina honekin ez dugu esan nahi txarra denik, hau da, beharrezkoa da industrializazioak orain ere garai hartan gertatu zen bezala aurrera egin ahal izateko.

Entradas relacionadas: