Industrializazioaren Gakoak: Lurrun Makina eta Garraio Iraultza
Clasificado en Ciencias sociales
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,24 KB
Energia eta Lurrun Makina
Energiaren eta lurrun makina asmatu aurretik, produkzioa muga oso estuetan geldituko zen. Lurrun makina asmatu eta aplikatu ezean, fabriken arteko distantzia ez zen gaindituko.
Berrikuntzarik Garrantzitsuena: Lurrun Makina
- Ikatza erabiltzen zen, eta horrek metalurgia eta siderurgia sustatu zituen.
- Hedapena ez zen azkarra izan hasieran, burdina eta harrikatza kantitate handiak eta teknika siderurgiko berriak behar zituztelako.
- Ikatzak egurraren lekua hartu zuen, industrializazioaren ezaugarri nagusi bihurtuz.
Ikatza eta Burdinaren Erabilera
Industria siderurgiko berriak ikatz meatzetatik hurbil egotera behartu ziren. Horri esker, lehenengo trenbide linea sortu zen.
Britainia Handia: Munduko Lehen Industria Herria
Faktore hauek baldintzatu zuten GBren nagusitasuna:
- Baliabide natural ugari.
- Hazkunde demografiko handia.
- Nekazaritzako aldaketak.
- Eskaria eta nazioarteko merkataritza.
- Kapitala eta aurrerakuntza teknologikoak.
Potentzia Nagusiaren Hegemonia
Britainia Handia munduko potentzia nagusia izan zen, historian aurrekaririk gabekoa. Beste potentziak haien aldaketak imitatzen saiatu ziren, baina ez zuten hain erantzun onik lortu.
Liberalismo Ekonomikoa
Liberalismo ekonomikoaren doktrinak aplikatu zituzten, pentsamendu ilustratuetan oinarrituta (lurra, kapitala, lana, merkataritza).
Industrializazioa Europa Kontinentalean
GBk isilpean eduki nahi zituen bere aurrerapenak, baina industrializazioaren hedapena Europa osora zabaldu zen apurka-apurka. Nazioek lehiakorrak izaten hasi ziren.
Toki Garrantzitsuak
Oihalgintza eta metalgintza toki garrantzitsuak izan ziren, hala nola Katalunia, Italia eta Euskal Herria.
Kontinenteko Ezaugarriak
GBk ekimen pribatuan oinarritu zuen, baina kontinentetan eragin handiagoa eta bankuen eginkizun handiagoa behar izan zen kapital inbertsioetarako. Belgika eta Alemania bezalako herrialde batzuk azkar hasi ziren, beste batzuk ordea atzeratuago geratu ziren.
Garraio Iraultza
Merkantziak arinago ailegatzeko eta itsasotik zehar pasa ahal izateko beharrezkoa zen.
Trenbidearen Sorrera
Lurrunaren indarra altzairuzko errailen gainean aplikatuz, abiadura bizkortzen joan zen. Harrikatza garraiatzeko teknika hobetu zen. Lehenengo trenbide linea GB-n ezarri zen.
Kapitalismoaren Sektore Ekonomikoa
Trenbideak kapitalismoaren benetako sektore ekonomiko bihurtu ziren, fabrikek eta bankuek finantzatuta. Munduko trenbiderik luzeenak eraikitzen hasi ziren, merkatuak eta nazioak lotzeko tresna gisa.
Itsasoko Komunikazioa
Munduko dimentsioak aldatu ziren. Belaontziak baztertu eta kiloetako itsasontziak egin ziren. Garraioen prezioak merkeagoak izan ziren, eta Suezko eta Panamako kanalak eraiki zituzten.
Informazioaren Iraultza
Telegrafo elektrikoa sortu zen, informazioa azkar transmititzeko tresna. Geroxeago, Amerikan telefonoa sortu zen.