Industrializazioaren Hedapena: Baldintzak, Garraioa eta Merkataritza

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,11 KB

Industrializazioaren Hedapena

Baldintzak

Industrializazioaren hedapena hainbat baldintzaren menpe egon zen. Lehen Industria Iraultzan, manufaktura tradizioa, ikatza eta ura beharrezkoak ziren. Teknologia eta fabrika antolaketa Ingalaterratik transferitu ziren, finantziazioa izan ezik. Bigarren Industria Iraultzan, konkurrentziak eragin handia izan zuen. Prezioak ekonomia aurreratuenen arabera ezartzen ziren eta beste herrialdeek egokitu behar zuten. Teknologia berriek, produktu berriek eta eskala ekonomiek prezioen berdintzea ahalbidetu zuten. Produkzio-ahalmena handituz eta kostuak murriztuz, lurraldeen arteko konkurrentzia handitu zen.

Garraio Sarea

Garraioak funtsezko papera izan zuen Industria Iraultzan, salgaien garraio masiboa errentagarri bihurtuz. Trenbideek potentzia eta abiadura handia eskaintzen zuten. Itsasontziak altzairuz, helizez eta lurrun-galderaz hobetu ziren. Telegrafo elektrikoa 1843an eta urpeko kablea 1866an sortu ziren, informazioaren hedapena bizkortuz. Suezeko (1859-1869) eta Panamako (1881-1889-1914) kanalek ozeanoak lotu zituzten. Garraio eta produkzio kostuak murriztu ziren, merkatuak sortu ziren eta munduko geografia ekonomikoa aldatu zen.

Politika Ekonomikoa

Merkantilismoak merkataritza kontrolatua, muga-sari altuak eta esportazioak sustatzen zituen, estatuaren diru-sarrerak handitzeko. Librekanbismoak, berriz, merkataritza askea defendatzen zuen, kostu eta abantaila konparatiboak kontuan hartuta. Ingalaterran, muga-zergak ezabatu ziren, baina errentaren gaineko zerga ezarri zen. 1846an, Garauen Legeak abolitu ziren eta 1849an Nabigazio Legeak. 1860an, Cobden-Chevalier hitzarmenak librekanbismoa bultzatu zuen Britainia Handiaren eta Frantziaren artean.

Nazioarteko Moneta Sistema: Urre Patroia

Libra esterlina zen dibisa nagusia, urrearen zirkulazio librea bermatuz. Moneta bakoitzak balio finkoa zuen urrearekiko. Erreserba maila BPG, inportazio eta esportazioen araberakoa zen. Urrea erakartzeak kreditu-oinarria handitzen zuen. Britainia Handian, merkatal balantzaren saldoak erreserbak handitu edo gutxitu egiten zituen.

Entradas relacionadas: