Industriaren Sorrera, Garapena eta Motak
Clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,35 KB
Industriaren Sorrera eta Garapena
Antzina, pertsonek behar zituzten objektuak fabrikatzen zituzten, edo, bestela, artisau-langileei ordaintzen zizkieten. XVIII. mendearen amaieran, ekoizpen modu berri bat sortu zen: industriala.
Ekoizpen modu hori honako hauetan oinarritzen zen:
- Berrikuntza teknikoak: Makinak pertsonen lana egiten hasi ziren.
- Lanaren banaketa: Pertsona bakoitza prozesuaren fase batean espezializatu zen; beraz, bakoitzak prozesuaren zati bat egiten zuen.
- Eskala handiko ekoizpena: Produktu asko egiten zituzten; horregatik, prezioak jaitsi egiten ziren.
Industrializazioaren eraginez hiriak asko hazi ziren. Ondorioak oso sakonak izan ziren, eta prozesu horri Industria Iraultza deitzen diogu.
Industrializazioaren 2. Fasea
XIX. mendearen amaieran, Forden eredua agertu zen (kate-ekoizpena). Forden eredua agertu zenean, masa-kontsumoaren aroa hasi zen.
- Ekoizpena handitu zen.
- Gastuak jaitsi ziren.
- Prezioak ere jaitsi ziren.
Gehien sustatu ziren herrialdeak Estatu Batuak eta Japonia izan ziren.
Industria Motak
Berrikuntza eta garapen teknologikoaren mailaren arabera, hauek bereizten dira:
- Helduak: Ehungintza, ontzigintza, industria siderurgikoa.
- Puntako teknologiakoak: Bioteknologia, mikroelektronika, telekomunikazioa eta robotika.
Produktuen helburuaren arabera, hauek bereizten dira:
- Oinarrizko industriak: Lehengaiak naturatik hartzen dituzte.
- Ekipo-ondasunen industriak: Naturatik hartutako lehengaietatik beste produktu batzuk egiten dituzte.
- Kontsumo-ondasunen industriak: Kontsumitzaileei zuzenean saltzeko produktuak egiten dituzte.
Gaur Egungo Industria-Sistema
Forden osteko eredu honetan oinarritzen da:
- Teknologia eta industria berrien garapena: Informatika, bioteknologia...
- Kontsumitzaile bakoitzaren gustuak asetzea.
- Ekoizpen-sistema malgua, automatizatua eta espezializatua.
Ekoizpenaren Deszentralizazioa
Ekoizpenaren faseetako bat edo enpresako jardueraren bat beste norbaiten esku uztean datza. Ekonomiaren globalizazioaren testuinguruan gertatzen da.