Infekzio Nosokomialak: Arriskuak eta Prebentzioa

Clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,49 KB

Infekzio Nosokomial Ohikoenak

Ospitaleetan ohikoenak diren infekzioak, horien arrisku faktoreak eta prebentzio neurriak:

Gernu Infekzioak

Arrisku Faktoreak

  • Maskuri-zundaren ezarpena izaten da, batez ere drainatzea irekia denean.

Prebentzio Neurriak

  • Medikuak agindutako kasuetan baino ez da maskuri-zundaketa egingo.
  • Behin betiko maskuri-zunda duten pertsonekin drainatze itxia erabiliko da.
  • Langileek eskuak zorrotz garbituko dituzte zunda ezarri aurretik eta ondoren.
  • Gernua bilduko duen poltsa sarritan eta modu erregularrean hustuko da.
  • Butxatzen diren zundak ordezkatu egingo dira.
  • Zunda eta poltsara doan hodiak ez dira sekula ukondotuta egon beharko.

Ebakuntzen Ondorengo Infekzioak

Arrisku Faktoreak

  • Sabeleko ebakuntzak; hesteetakoak.
  • Ebakuntzaren iraupena.
  • Gaixoak lehenagotik bestelako infekzioren bat izatea.

Prebentzio Neurriak

  • Ebakuntza-gelako langileen esku garbiketa kirurgiko zorrotza.
  • Ebakuntza-gelako arropa esterila erabili: eskularruak, mantala, musukoa, txanoa, galtzak, etab.
  • Tresna kirurgiko esterilak erabili.
  • Ebakuntza bukatu ondoren, egindako zauria babestu.
  • Ebakuntza egin aurretik gunearen prestaketa zorrotza egin: zonaldearen garbiketa antiseptikoa, ile mozketak...
  • Profilaxi antibiotiko egokia egin (beharrezko kasuetan).
  • Area kirurgikoa zona garbi eta zikinetan banatuta egon beharko da, eta zirkulazio zirkuituak ongi adierazita, bai pazienteentzat, bai langileentzat, material eta aparatuentzat, etab.

Arnas Bideetako Infekzioak

Arrisku Faktoreak

  • Bronkoskopia.
  • Trakeotomia.
  • Tutu endotrakealak.
  • Aireztapen mekanikoa.

Prebentzio Neurriak

  • Langileen esku garbiketa zorrotza gaixoa artatu aurretik eta ondoren.
  • Erabilitako tresna guztien garbiketa, desinfekzio eta esterilizazioa: kanulak, etab.
  • Zundak eta bronkoskopioak ezartzerakoan gaixoari lesiorik ez eragiteko, teknikak zuzen eta arretaz egin.

Infekzio Orokorrak

Arrisku Faktoreak

  • Nagusienak ospitaleko infekzioak eta zain edo muskulu barneko prozedurak izan ohi dira.

Prebentzio Neurriak

  • Infekzio nosokomialak azkar eta egoki diagnostikatu eta tratatzea.
  • Kanula, kateter eta bestelako zain barneko tresna edo materialak ongi manipulatzea, protokoloak zorrotz betez.

Entradas relacionadas: