ZELULA=beste zelula batetik sortu, bi zatiketa zelular: 1.MITOSIA=sortu berri diren bi zelulen nukleoek zelula amaren kromosoma kopuru bera eta informazio genetiko bera izaten dituzte. 2.MEIOSIA=sortu berri diren zelulek ez dute zelula amen komosoma kopuru bera, ez eta informazio genetiko bera ere. MEIOSIA=meiosi bidez, gonadetan,zelula amek GAMETOAK sortzen dituzte. Gameto hauetako bakoitzak zelula amaren kromosoma kopuru erdia daukam AMA ZELULA: Zelula DIPLOIDEA da (2n) eta GAMETOAK: Zelula HAPLOIDEAK (n). Gizakian=2n46kromosoma dira, n ondorioz 23. Gorputzeko zelula guztiek 46 kromosoma. Zelulak diploideak (2n) direnean, gametoak haploideak (n) izan behar dira: Giza espeziean, gametoek bakoitzak 23 kromosoma zigotoa eratzean 46 kromosoma izan ditzan. Zigotoa mitosi bidez zatituko da organismoaren zelula kopurua eta aniztasuna handituz, eta izaki berri bat sortuz. Organismoaren bizi osoan jarraituko du mitosia egiten zelulak berrizteko.
MITOSIAREN ETA MEIOSIAREN ZATIAK
MITOSIA=1.Profasea:kromatina kondentsatzen da kromosometan, nukleoaren mintza desagertzen da. 2.Metafasea:kromosomak plano ekuatorialean eratzen dira. 3.Anafasea:kromatida ahizpak bereizi egiten dira. 4.Telofasea:kromatida zabaltzen da.Zitoplasma zatitu egiten da. G1fasea:Zelula handitu,zelulako zenbait molekulen kopurua handitu. Sfasea:Dna eta hainbat proteina bikoiztu. G2fasea: Zatiketarako prestatu, kromosomak trinkotu.
MEIOSIA=Zelula ama,1profasea,1metafasea,1anafasea, 1telofasea,2profasea,2metafasea,2anafasea,2telofasea
MEIOSIA
Gametoak eratzeko meiosia ematen da gonadetan. Zelula diploide bakoitzaren kromosomen kopurua (2n) erdira murriztu eta gameto haploidea (n) eratzen da.Zelula diploide bakoitzetik lau zelula haploide ateratzen dira.Lehenengo zatiketaren aurretik,DNA bikoizten da. Lehenengo eta bigarrengo zatiketen artean ez da DNA bikoizten. Zatiketa zelular horietako bakoitzean lau aldi daude: profasea,metafasea,anafasea,telofasea.
1.Meiosiaren lehenengo zatia= ez dira kromatidak bereizten, kromosoma homologoak baizik. Zelulatik sortutako bi zelula alabek kromosoma kopuru erdia izango dute, eta homologo bakoitzeko kromosoma bat. 2.Meiosiaren bigarren zatia= mitosiaren berdina da eta bikoiztu diren kromosomen kromatidak bereizteko gertatzen da. Barrabiletan espermatozoideak meiosi bidez sortzen dira--->Espermiogenesia. Zelula ama batetik 4 espermatozoide sortuko dira. Obuluak obulutegietan sortu meiosi bidez--->obulogenesia.