Informazio Sistemen Sailkapena eta Ezaugarriak
Clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,45 KB
Informazio Sistemak (IS)
Informazio sistema (IS) bat beraien artean erlazionatutako elementu multzoa da, helburutzat datuak bildu, biltegiratu, era egokian eraldatu eta kudeatzea dituena, lorturiko informazioa banatuz.
Helburuak:
- Enpresaren eguneroko eragiketei lagundu eta hobetu.
- Arazoak ebatzi.
- Erabakiak hartzeko beharrezko informazioa eskaini.
- Enpresaren "nerbio sistema" izan: atal ezberdinei behar duten informazioa une egokian helarazi.
- Funtsezko osagaiak barneratu: pertsonak, jarduerak, datuak...
Interdependentzia bat egongo da enpresaren (estrategia, arauak, prozedurak) eta informazio sistemen artean (software, hardware, datu-basea, telekomunikazioak). IS-ak ezagupena kudeatzeko tresna erabilgarriak dira: Datuak > Informazioa > Ezagupena > Jakituria
Informazio Sistemen Sailkapena
Erabaki Mailaren Araberakoa
Maila Operatiboa
(Egituratuak, errepikakorrak, epe eta arrisku baxukoak diren erabakiak, normalean salmenta, ekoizpena, finantza eta giza baliabideen sailakoak) TPS (Transakzioen Prozesaketa Sistema): Eguneroko datuak erregistratzen ditu, automatizaturik dago, erabaki hartze beharrik ez duten zeregin errepikakorrak barneratzen ditu. Informazioa berehalakoa, zehatza, eta xehetasun maila handikoa da.
Maila Taktikoa
- MIS (Kudeaketarako Informazio Sistemak): Management Information System. Kudeaketa eta planifikazioa erraztea, datuak prozesatu eta txostenak eskaini, erabakiak ez dira hain egituratuak ez automatizatuak. Informazioa, agregatua, laburtua, azkarra eta berehalakoa da.
- DSS (Erabakien Euskarri diren Sistemak): Decision Support System; arazo ez-egituratuak ebazteko (patroi bat jarraitzen ez dutenak), analisi mota ezberdinak egiten ditu: estatistikak, grafikoak, agertokiak... Bai maila taktikoan bai estrategikoan erabiltzen dira. Informazio bisuala: erabaki hartzea erraztu eta erantzun denborak murriztu, intuitiboak eta pertsonalizagarriak...
Maila Estrategikoa
EIS (Executive Information Systems): Arlo estrategikoan erabiltzen dira, planifikazio estrategikoan. Beste sistemek eskuratutako txostenak eta adierazle bateratuak azkar eskuratzen ditu, kontsulta azkarren eta tresna bisualen bitartez planifikazio estrategikoan gertaturiko desbiderapenak aztertu ditzake.