Informazioaren Gizartea: Bilakaera, Arrisku Digitalak eta Sailkapen Teknologikoak
Clasificado en Informática
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,13 KB
Informazioaren Gizartetik Jakintzaren Gizartera
Informazioaren gizartea deitzen diogu informazioaren tratamenduak, banaketak eta erabilerak arlo guztietako jarduerak antolatzen eta kontrolatzen dituen gizarteari: ekonomikoa, soziala eta kulturala.
Informazio Gizartearen Hedapenaren Alderdiak
Hauek dira haren hedapenaren alderdi garrantzitsuenetako batzuk:
a) Informazio-kantitatea
Informazioaren igoera esponentziala izan da XX. mendearen azken laurdenean. Bigarren Mundu Gerraren ondoren hasi zen iraultza hori, baina 70eko hamarkadatik aurrera iritsi da gizarteko eremu guztietara. Bankuek, ospitaleek, enpresek eta gobernuetako sailek (ogasunak, adibidez) informazio kopuru izugarria tratatzen dute.
Eguneroko bizimoduan ere informazio ugari kudeatu, gorde eta tratatu behar dugu: fakturak, ordainagiriak, gure banku-kontuak... Gainera, behar dugun informazio guztia eskura dugu. Bilatzen jakin behar da, eta erabilgarria eta baztergarria dena hautatu.
b) Komunikabideak eta Globalizazioa
Telebista masa-komunikabide gisa ezagun bihurtu zenetik, gizarteak etengabe behar du informazio grafikoa eta ikusizkoa. Egunkariak eta irratia iraultza horrekin hasi ziren, baina puntu gorena gertaerak zuzenean transmititzearekin lortu zen. Gizarteak etengabe eskatzen du planetako edozein lekutan gertatzen denari buruzko informazioa.
Informazioa berehala eskuratzeko aukera horrek globalizazioa ekarri du, eta komunikabideak dira horren eragileak. Egunkariak, telebistak eta edozein argitalpen-mota ahalik eta audientzia zabalena hartzen saiatzen dira, eta ez dira beren eremu lokal edo nazionalera mugatzen.
c) Teknologiarako Sarbidea
Komunikabideen informazio-kopuruak eta globalizazioak ez luke zentzurik izango, baldin eta informazioa tratatzeko, kudeatzeko eta transmititzeko erabilitako teknologia ez balitz hedatu, ez bakarrik enpresa-sektoreetan, baita etxean ere. Teknologia bat eskuragarri izateko, bi elementu behar dira: erabiltzeko erraztasuna eta kostuen murrizketa.
IKTen eta Sare Sozialen Arriskuak
IKTen eta sare sozialetako arrisku nagusiak hauek dira:
Cyberbullying edo Ziberjazarpena
Berdinen arteko gizarte-sareen bidezko jazarpenari dagokio termino hori.
Grooming-a
Kasu honetan, heldu batek adingabe bat jazartzen du, beste adingabe baten plantak eginez, opariak eskainiz eta abar. Kasu gehienetan, helduak bere botere-posizioa aprobetxatzen du adingabeari xantaia egiteko, sexu-mesedeen truke.
Sexting-a
Online exhibizionismoa: gazteek edo nerabeek mezu, argazki edo bideo erotikoak edo biluziak elkarri bidaltzeko fenomenoa da. Arazoa irudi horiek pribatutasun-testuingurutik kanpo zabaltzean sortzen da; ondorioz, hasierako bidaltzaileak bere irudien kontrol osoa galtzen du, eta horrek hirugarrenei irudi horiek bidegabe erabiltzeko aukera ematen die.
Prebentziorako Aholkuak
Arrisku horiei aurrea hartzeko eta horietan ez erortzeko, kontuan izan Dekalogo honek grooming-aren eta sareetako sexu-jazarpenaren aurka ematen dituen aholkuak.
Aplikazio Softwarearen Sailkapena
Horrela, aplikazio-softwarearen sailkapen posibleetako bat honako hau izango litzateke:
- Bulegotika-aplikazioak
- Interneteko aplikazioak
- Multimedia aplikazioak
- Hezkuntza-softwarea
- Jolasak
- Zenbakizko kalkulua eta kalkulu sinbolikoa egiteko softwarea
- Ordenagailuz lagundutako diseinuko softwarea (CAD)
- CAM softwarea (ordenagailuz lagundutako fabrikazioa)
- Software medikoa
- Enpresa-softwarea
Sare Informatikoen Sailkapena
Sareak honela sailka daitezke:
- Sare lokala edo LAN (Local Area Network): eremu mugatu baten barruan ekipo kopuru batez osatutako sareak.
- Metropoli-eremuko sarea edo MAN (Metropolitan Area Network): LAN sareak baino sare zabalagoak. Abiadura handiko transmisio-bitartekoak erabiltzen dituzte.
- Sare hedatua edo WAN (Wide Area Network): eremu geografiko handiak hartzen dituzten sareak. Adibide on bat Internet izan daiteke.