Inguru buztintsua

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,86 KB

KAREHARRIZKO INGURUA
Kareharrizko ingurua Aro Tertziarioan tolestutako Aro Sekundarioko harriek osatzen dute. Inguru honek "z" alderantzikatu bat irudikatzen du, Pirinioen aurretik Mendikate Subbetikorarte. Harri nagusia Kareharria da, eta erliebe konplexua sortzen du, erliebe karstikoa, alegia. Forma hauek izan ditzake:
-Lapiaza edo lenarrak; trenkada zorrotzek edo ez hain zorrotzek banandutako ildoak edo barrunbeak dira. -Zintzurrak: haran estu eta sakon dira, ibaiek sortutako isuriakde malkartsuz inguratutra.  -Poljeak: hondo horizentaleko sakonune luzangak dira. Ur lasterrek zeharkatzen dituzte, eta hauek desagertu eta lurpetik mugitzen dira.  -Dolinak edo torkak: ura gelditzen den lekuetan sortutako barrunbe handiak dira. Alboan dauden beste batzuekin lotu daitezke uholak sortuz.  -Kobazuloak: ura iragaztean eta kareharrizko lurzoruaren pitzaduretatik galeriak eginez mugitzean sortzen dira. Hauetan estalaktitak eta estalagmitak sortzen dira.  -Leizeak: lurrazala lurpeko galeriekin komunikatzen dituzten irekigune estuak dira. 

INGURU BUSTINTSUA: Aro tertziarioko eta Kuaternarioko harri sedimentarioak aurki ditzakegu. Ipar eta Hego goi ordokietan, Ebroren eta Guadalquivirren sakonuneetan, inguru hondoratuetan eta Mediterraneoko kostako lautadetan kokatzen da. Buztina da inguru honetako harri nagusia. Erliebe horizontala sortzen du. Material bigunak direnez azkar higatzen delako eta orogenesirik gertatu ez delako 2 erliebe mota sortzen dira: 
-Kasu batzuetan ibaiek haranak zabaltzen dituzte eta horiek egitura horizontalak banantzen dituzte. Azkar higatzen dira eta modu leunean uhindutako ordokiak sortzen dira: landazabalak. 
-Eguraldiak eragina duen lekuetan, landareen babesik ez dagoenetan, alboak etengabe higatzen ditu uhar-urak. Horietan lubakiak edo ertzek banandutako ildo estu eta sakonak sortzen dira. Inguru batean asko garatzen bada, badlands izeneko paisaia sortzen da. 
Beraz, inguru silizioan, kareharrizkoan eta buztintsuan, inguruak erliebe edo modelaketa askotariko motak sortzen ditu: granitikoa, karstikoa, buztintsua edo higadura diferentzialaren eraginez sortutako erliebeak. Hala ere, eremu silizioa da Iberiar Penintsulan zati handiena hartzen duena.  

Entradas relacionadas: