Inguru sedimentarioak
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,62 KB
- Harri sedimentarioak→ Beste harri batzuen higaduraren ondorioz sortutako materialak pilatzen direnean sortzen dira.
Diagenesia edo litifikazioa: sedimentuek harri sedimentario bilakatzeko jasan beharreko aldaketa-prozesua.
Diagenesia sedimentazioaren ondoren hasten da:
1. Sedimentu berriak metatzen direnean aurrekoak azpian geratzen dira, presio eta tenperatura handiagoak jasaten.
2. Trinkotu eta zementatu egingo dira.
3. Sedimentuak harri bihurtzen dira.
Harri sedimentarioak estratu izeneko geruzatan antolatzen dira (zaharrenak azpian).
a. Harri detritikoak: higaduraren ondorioz askatutako materialak egoera solidoan garraiatu, sedimentatu, trinkotu eta zementatzean sortzen dira.
b. Harri kimikoak: uretan disolbatutako substantzia kimikoak prezipitatzean sortzen dira.
c. Harri organikoak edo organogenoak: Material organikoa pilatzearen ondorioz sortzen dira.
Energia ugari dutenez energia-iturri gisa ustiatzen dira. Ikatza (landare jatorriko arrastoetatik sortuak) eta petrolioa (itsas mikroorganismoen arrastoetatik sortuak).
- Harri igneoak (edo magmatikoak)→ Magma hoztu eta solidotzen denean (jatorrizko ganbaratik aldentzen denean) sortzen dira.
- Harri metamorfikoak→
Metamorfismoa: presio eta/edo tenperatura handitzean, egoera solidoa galdu gabe, izaten dituzten egitura- edo/eta mineral-aldaketen multzoa.
1. Harri mota guztiek jasaten dute metamorfismoa.
2. Harri metamorfikoen itxura jatorrizkoen oso desberdina izan daiteke.
- Gas naturala: pisu molekular txikiko hidrokarburo gaseosoen nahastea (metanoa (%80-90), etanoa, propanoa eta butanoa).
Abantailak: Petrolioa baino leku gehiagotan. Bero-ahalmen handiena. Kutsatzaile gutxiago. Erauzketa eta garraioa errazagoa.
Desabantaila: leherketa-arriskua erauzketan, garraioan, biltegiratzean eta erabileran.
- Energia nuklearra: Fisioa: atomo bat bi nukleotan zatitzea U235 neutroiekin bonbardatzean.
Zentral nuklearren inpaktuak (istripuak): Kutsadura termikoa (mikroklimak aldatu eta ekosistemak kaltetu). Kutsadura erradiaktiboa: ihesak, istripuak eta hondakin erradioaktiboak. *Hondakinak: Zentraletan biltegiratu. Berunezko biltegietan lurperatu. Itsas hondora bota.
- Eguzki-energia: Eguzkiak igorritako uhin elektromagnetikoen erradiazio-energia.
1. Eguzki-energia fotovoltaikoa: zuzenean energia elektrikoa lortzeko.
2. Eguzki-energia termikoa: ur beroa lortzeko, baita ere ura edo beste fluido bat berotzean lortutako lurrunak turbinak mugiarazteko.
Abantailak: doakoa, agortezina, edonon, gas igorpenik ez.
Desabantailak: eguraldiaren menpe, ez da etengabea, ez da erraz metatzen, zelula fotovoltaikoak egiteko produktu batzuk toxikoak.
- Energia hidraulikoa: Uraren energia potentzialaz baliatuta lortzen da. Goitik behera erortzen den urak turbinak mugitzen ditu eta alternadoreak energia mekanikoa energia elektriko bihurtzen du.
Ekoitzitako energiaren arabera: Minizentralak (gutxiago). Zentral hidroelektrikoak (gehiago).
1. Zentral hidroelektrikoak:
Abantailak: ez dute ura kontsumitzen, ez kutsatzen; urtegiek ibaien emaria orekatu eta uholdeak saihestu; pilatutako ura kontsumorako eta ureztatzeko erabili.
Desabantailak: urtegien inpaktuak: Biztanleek alde egin behar dute. Eremu handiak urpean geratzen dira. Lur emankorrak galtzen dira. Inpaktuak ibai-ekosisteman (arrainen migrazioa eta elikagaien garraioa galarazi). Ur-emaria murriztu toki batzuetan. Higadura eta sedimentazioa areagotu. Hormaren zartadura-arriskua.
2. Minizentralak:
Abantailak: Ibaiaren berezko desnibela baliatzen dutenez ez dute lurrik hartzen. Emariaren parte bat baino ez dute hartzen ur-emari ekologikoa mantenduz. Arrainen migrazioa ahalbidetzeko egitura bereziak.
Desabantaila: ekoizpen txikia.
- Energia eolikoa: Aerosorgailuen bidez haizearen indarretik elektrizitatea lortzen da.
Abantailak: berriztagarria, gas igorpenik ez, doakoa eta toki askotan.
Desabantailak: haizerik ez egotea, metatzeko zailtasuna, paisaian duen eragina, faunan eragindako kalteak.
- Mareen eta olatuen energia: Itsasoko uraren higiduraz baliatuta lortzen da energia.
1. Energia mareomotriza: marea zabaleko herrialdeetan. Itsasgoran ura metatu eta itsasbeheran turbinetan zehar pasarazten da.
2. Energia undimotriza: olatuen energiaz baliatuta. *Ur-oszilatzailearen zutabea: olatuek dike baten kontra jotzean sortutako aire-presioak turbinak mugiarazi. *Itsas-buiak: olatuek buiak mugitu.
- Biomasa-energia: Landareek fotosintesian sintetizatutako materia organikoan pilatutako energia errekuntzaren bidez erabiltzen da.
Inpaktuak: baso-soiltzea, berotegi-efektua handitzea, dioxinak eta substantzia arriskutsuak askatzea…
*Bioerregaiek elikagaiak garestitzea eta herrialde pobreetan gosetea eragin dezakete.
- Energia geotermikoa: lurraren barneko beroaz baliatuta lortzen den energia.