Inguru Sedimentarioak eta Lurzoru Motak

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,12 KB

Inguru petrogenetiko sedimentarioa lurrazalaren kanpoko zatian dago. Tenperatura eta presioa baxuak dira, baina sakontzen den neurrian handitu egiten dira, metamorfismoaren mugaraino.

Sedimentazioa eta Inguru Sedimentarioak

Ibaiek, glaziarrek, haizeak, itsasoak eta beste eragile batzuek energia galdu eta materia behe inguruetan metatzen dute. Orduan, sedimentuak sortzen dituzte. Sedimentazioa bi modutan gertatzen da:

  • Grabitatearen eraginez: Kasu honetan, harri pusketak edo detritu solidoak metatzen dira.
  • Hauspeatze kimikoagatik: Horrela sortutako sedimentuei jatorri kimikoko sedimentuak esaten zaie. Sedimentu horiei bioklastoak ere esaten zaie, organismoek substantzia kimikoak hauspeatzea eragiten baitute, sedimentu biokimikoak sortuz.

Inguru Kontinentalak

Inguru Alubiala

Mendiko uharretan. Sedimentuak haizemaile gisa zabaltzen dira.

Dunak

Haizeak sortzen ditu. Hondar partikulak oso biribilak dira.

Gatz Lautada edo Sebja

Eskualde idorretan edo arro endorreikoetan.

Biltegi Glaziarrak

Sedimentu horiei morrena esaten zaie eta era askotako tamaina izaten dute.

Zingirak

Ur geldoetako eta landaretza askoko inguruetan material finak eta materia organiko ugari pilatzen dira.

Lakuak

Lakuetako sedimentazioa hiru motatakoa izaten da: detritikoa, kimikoa eta tartekoa.

Ibai Ibilguak

Sedimentuak tamainaren arabera sailkatzen dira. Zenbat eta garraio luzeagoa, orduan eta biribilago bilakatzen dira.

Uholde Lautadak

Sedimentazioa uholde garaian gertatzen da. Ibilgu inguruko eskualdeak urez betetzen dira.

Inguru Itsastarrak

Arrezifeak

Sakontasun gutxiko itsasoko hondoetan sortzen da, ur oso garbitan, olatuek astintzen dituzten inguruetan eta klima beroetan.

Plataforma Kontinentala

Sedimentu detritikoak tamainaren arabera ordenatzen dira, itsas ertzetik itsas sakonerara. Sedimentu kimikoak karbonatatuak izaten dira.

Kontinente Ezponda

Inguru horretara heltzen diren materialak oso finak dira.

Itsas Hondoa edo Lautada Abisala

Lautada abisaleko sedimentazioa nahikoa txikia da, sedimentazio pelagikoa, hau da, hildako mikroorganismoen eskeleto flotatzaileak.

Hondartza

Asko landutako sedimentuak, normalean oso txikiak eta biribilak izan ohi dira. Gainera, itsasoko organismoen hondarrak ere badaude.

Lurzoru Motak

Lurzoru Zonalak

  • Permafrostak: Ia urte osoa izoztuta.
  • Podzolak: Klima hotz eta euritsuetako lurzoruak.
  • Txernozemak: Muturreko klima kontinentala.
  • Lurzoru Nabarrak: Klima hezea eta epela.
  • Mediterraneoko Lurzoru Gorriak: Uda beroa eta negu hezea.
  • Lateritak eta Bauxitak: Ekuatoreko eta tropikoko eskualde hezeak.

Lurzoru Azonalak

  • Gley Lurzoruak: Inguru zingiratsuak.
  • Lurzoru Alubialak: Duela gutxi metatutako materialak ibaietan.

Entradas relacionadas: