Ingurumen eta Geografia Kontzeptuak
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,84 KB
1. Ekosistema
Litosfera, hidrosfera, atmosfera eta biosferako osagai guztien arteko harremana da. Osagai guztiek elkarrekin loturik daude eta sistema horretako osagai baten aldaketak eragina du gainerako osagaietan. Lurraren ekosistema etengabe bilakatzen ari da, baina gizakiek egindako aldaketa handiek ekosistema horren oreka arriskuan jarri dute. Lurreko ekosistemak ikertzen dituen zientzia ekologia da.
2. Berotegi-efektua
Atmosferaren eginkizun naturala da, ur-lurrunak eta zenbait gasek (karbono dioxidoa eta metanoa) eragindakoa. Gas horiek berotegi bateko kristal baten moduan jarduten dute. Eguzkiaren erradiazioari pasatzen uzten diote, baina lurrazalak irradiatutako beroaren zati bat gordetzen dute (planetako tenperatura epela mantenduz, 18ºC inguru). Hainbat gasen isurpenek (industria, berotegiak, autoak, suteak…) gordetako bero kantitatea handitzen dute, tenperaturak gora eginez eta muturreko fenomenoak ugarituz (klima-aldaketa, lehorteak, uholdeak, biodibertsitatearen murrizketa, besteak beste). Gasen isurpenak eta erregai fosilen erabilera kontrolatzeko, Kyotoko protokoloaren araberako nazioarteko konpromisoa sinatu zuten hainbat herrialdek 1997an.
3. Espazio Babestua
Ingurumen-arazoen aurreko neurriak osatzeko, espazio natural babestuak sortzen dira. Gaur egun, Espainian, indarrean dago 1997ko Espazio Naturalak eta Basoko Flora eta Fauna Babesteko Legea. Espazio naturalak zaintzea, lehengoratzea eta prebenitzea izanik helburuak. Legean, espazio babestuen motak ezarri dira:
- Parkeak (Parke Nazionalak eta Parke Naturalak)
- Erreserba Naturalak
- Monumentu Naturalak
- Paisaia Babestuak
Lege honetaz gain, Espainian, Europar Batasuneko Natura 2000 Sarean eta UNESCOren Biosferaren Erreserben Munduko Sarean sartutako espazio babestuak daude.
4. Erkidegoaren Intereseko Lekua
Europar Batasuneko 92/43 arauei jarraiki, babesteko lehen mailako beharrizana duten espazio naturalek edo ekosistemek osatzen dute. Biodibertsitatea eta habitat naturala (flora, fauna) babesteko helburuarekin sortuak dira. Eremu hauek Babesteko Eremu Berezietara edo Natura 2000 Sareko partaide izatera pasako dira.
5. Landaredi Xerofiloa
Mediterraneoko flora-eskualdeko landare-formazioa da. Idortasunera edo lehortasunera egokitutako landaredia da, hainbat sistemaren bidez: lurrazalean hedatutako edo oso sakonak diren sustraiak garatzea ura hartzeko, eta hosto iraunkor eta esklerofiloak (gogorrak eta korazeoak: txikiak, babes-estaldurarekin, erretxinarekin, arantzekin… ), lurrunketa eta irradiazioa gutxitzeko. Espainian, klima mediterraneoan aurkitzen da, batez ere, subdesertikoan eta estepakoan. Hosto txikikoak, arantzatsuak eta sustrai sakonekoak izaten dira, eta zabalduenak hauek dira: txilarrak, isatsak, ezkaiak, erromeroa, besteak beste.
6. Landaredi Higrofiloa
Hezetasuna gustuko duten landareen multzoa da. Penintsulan, klima ozeanikoaren eremuan, ibai-bazterretan (erriberan) eta mendikateetako laiotz aldean aurkitzen da. Landare-espezieak ibaiaren zerrenda paraleloan kokatzen dira. Landare-formazio ohikoenak hauek dira: sahatsa, lizarra, arbustua, masustak, arrosa, besteak beste.
7. Energia Berriztagarriak
Energia-iturriak lan bat egiteko beharrezko indarra ematen duten baliabideak dira. Ezinbestekoak dira sektore ekonomiko guztietan, batez ere industrian. Energia berriztagarriak baliabide agortezinetatik datoz, garbiak dira eta oso sakabanatuta daude. Horien erabilera handitzen ari da, eta horren eraginez, energia-menpekotasuna gutxitu (petrolioa eta gasa), energia-kutsadura murriztu eta auto-hornikuntza handitu nahi dira. Hala ere, ezarpen geldoa izan dute, garestiagoak direlako eta garapen teknologikoa ez delako behar bestekoa. Energia berriztagarri nagusienak hidraulikoa, biomasa, eolikoa, eguzkikoa, geotermikoa eta mareen energia dira.