Inkesten Diseinua eta Ikerketa Metodologia: Gida Osoa
Clasificado en Magisterio
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,71 KB
Galderen Ordena
- Aurkezpena
- Hasierako galderak
- Oinarrizko galderak
- Galdera demografikoak edo identifikazio-galderak
Galderen Formatua
- Txukuna eta erakargarria.
- Kodifikatuta.
- Galderak dagokien ordenan erantzuteko azalpenak argi eta garbi agertu behar dira.
- Gezi eta zenbakien laguntzaz baliatuko gara galderen artean saltoak egiteko.
Galderen Idazketa
- Ezin dira bi galdera galdera berean sartu.
- Ezin da inkestatuaren erantzuna bideratuko duen galderarik egin.
- Oso ondo aukeratu behar dira erabiliko diren hitzak.
- Interesgarria da gaiari buruzko beste ikerketa batzuetan erabili diren galderak erabiltzea.
- Inkestatuaren memoriari gehiegi ez eskatu.
Galdeketaren Diseinua
Lortu nahi diren emaitzen arabera
- Inkesta esploratzailea: Gaiari buruzko lehen hurbilketa.
- Inkesta deskribatzailea: Populazioaren deskribapena.
- Inkesta esplikatzailea: Hipotesi kausalak baieztatzeko edo ezeztatzeko.
Datuak zenbat aldiz hartuko diren arabera
- Transbertsalak: Une batean bakarrik hartzen da informazioa.
- Longitudinalak: Une batean baino gehiagotan biltzen da informazioa (joera-inkesta, panel-inkesta).
Erabilitako prozeduren arabera
- Inkesta pertsonala.
- Posta bidez egindakoak.
- Inkesta telefonikoak.
- Posta bidez.
Datuen Bilketa
- Ikerketan parte hartzen duten inkestatzaile, kodifikatzaile eta pertsona guztien heziketa.
- Aurretiazko proba (Pretesta).
- Galdeketak pasatzea.
- Berrikusketa.
- Galdeketen egiaztatzea.
- Datuen azterketa.
- Emaitzen interpretazioa eta txostenaren idazketa.
Inkestaren Fidagarritasuna eta Baliozkotasuna
- Fidagarritasuna: Tresna bat fidagarria da behin baino gehiagotan erabili ondoren ondorio berberetara eramaten gaituenean.
- Baliozkotasuna: Lortutako informazioaren bidez ikertzaileak neurtu nahi zuena neurtzen denean.
Zertarako Ikertzen Dugu?
- Interesatzen zaigun errealitatea deskribatzeko.
- Errealitatea azaltzeko (aldagai ezberdinen arteko erlazioa eta horien arteko eragina).
- Errealitatea aurreikusteko; aldagai baten informazioa lortuz bestea aurrez asmatzeko.
- Errealitatea kontrolatzeko.
Ikerketa Motak
- Analitikoa
- Filosofikoa
- Azterketa bibliografikoa
- Meta-analisia
- Ikerketa deskriptiboa
- Ikerketa esperimentala
- Ikerketa kualitatiboa