Inmanuel Kant: Testuinguru Historikoa eta Filosofikoa
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,82 KB
INMANUEL KANT: Testuinguru historikoa (1724-1804)
1.- Non, noiz bizi izan zen?
XVIII. mendean, Prusian.
2.- Mende horretan oligarkiak eta burgesiak elkarren aurka borrokatzen zuten:
Zeinek osatzen zuten oligarkia?
Jaun feudalen oinordekoek osatzen zuten.
Nondik zetorkien boterea?
Boterea armada eta lur-jabetzatik zetorkien.
Nor zen haien burua?
Burua erregea zen.
3.- XVII. Mende erdian, berriz, nor egin zen botere absolutuaren jabe?
Erregea botere absolutuaren jabe egin zen XVII. Mende erdian.
Nola justifikatzen zen Absolutismoaren teoria politikoa?
Absolutismoaren teoria politikoak zioen Jainkoarengandik zetorkiola erregeari botere mugagabea. Erregea, jainkoaren ministro eta ordezkaria zela, bera, Jainkoak bakarrik epai zezakeen erregea.
4.- Augsburgo Erlijio Pakeak (1555) zeri eman zion amaiera?
Augsburgo Erlijio Pakeak katoliko eta protestanteen arteko gerrei amaiera eman zien.
Zer printzipio ezarri zen?
Bertan “Cuius regio, eius religio” printzipioa ezarri zen, zeinen arabera, morroi bakoitzak bere erregearen erlijio bera jarraitu behar zuen.
5.- XVII. Mendetik ekonomia berriaren funtsezko indarra nor da? Zergatik?
XVII. mendetik ekonomia berriaren funtsezko indarra burgesia da.
Manufakturak eta merkataritza kontrolatzen zituen.
6.- Zergatik borrokatzen zuten?
Burgesiak ekonomia kontrolatzen zuen baina ez zeukan botere politikorik.
7.- Zer sistema politiko ezarri zuten Frantzian eta Ingalaterran? Zer portu zuen burgesiak sistema berri honetan?
Hau eskuratzeko Ingalaterran eta Frantzian absolutismoaren kontrako iraultza parlamentario bortitzak egin zituzten.
8.- Prusia eta Europako beste leku askotan zein irteera eman zitzaion oligarkiaren eta burgesiaren arteko borrokari?
Prusia eta Europako beste herrialde batzuetan burgesia eta oligarkiaren arteko borrokari beste irteera bat eman zitzaion: despotismo ilustratua, hau da, erregeen absolutismo zaharra bera baina jakitunagoa.
9.- Zer lortu nahi du sistema politiko berri honek? Nola? Zein da bere lema?
Despotismo ilustratuaren helburua herriaren “ona”, ongi izate ekonomikoa eta zoriontasuna da, baina ez demokraziaren bitartez, absolutismoa mantenduz baizik. Bere lema: “Dena herriarentzat, baina herria gabe”.
10.- Nor da aipatutako erregimen politiko honen eredurik garrantzitsuena?
Europar despotismo ilustratuaren eredurik garrantzitsuena Prusiako Federiko II.a “Handia” deitua izan zen.
INMANUEL KANT: Testuinguru filosofikoa
1.- Kanten garaian izugarrizko eztabaida zegoen Jainkoari buruz, zergatik?
XVIII. mendean Jainkoari buruzko eztabaida izugarria sortu zen, Jainkoa baitzen (lehen azaldu dugun bezala) erregeen aginte absolutuaren euskarria.
2.- Zer zioten:
Frantziako materialistek?
Gizakia, unibertsoa, izpiturik gabeko materia dira, makinak bezala funtzionatzen dute. Beraz, ez dago ez Jainkorik, ez arimarik ezta askatasun moralik.
Alemaniako arrazionalistek?
Jainkoa, hilezkortasuna, askatasuna badaudela arrazionalki froga daitekeela uste dute, kristautasuna defendatuz.
Alemaniako pietistek?
Jainkoarengan sinesten dute, baina uste dute ezin dela arrazionalki frogatu. Kant pietista zen sinesmenez, amaren eraginez.
Ingalaterrako enpiristek?
Eszeptikoak ziren. Jainkoari, hilezkortasunari eta askatasunari buruz ezin dugu ezagutza ziurrik izan gure esperientzietan agertzen ez direlako.
3.- Kantek, berriz, moralaren premian sinesten du. Morala zer egin behar dugun argitzen den jakintza da, eta posible izateko aurrez baldintza batzuk bete behar dira: zein dira moralaren baldintzak?
Askatasuna, Jainkoa eta arimaren hilezkortasuna dira moralaren baldintzak.
4.- Nola argudiatzen du Kantek askatasunaren beharra?
Adibidez, askatasuna, hau da, erabakitzeko ahalmenik edukiko ez bagenu, makinak bezala arituko ginateke egin beharrekoa nahitaez egiten. Ondorioz, ezingo genuke ona gaiztoarengandik bereiztu. Gure epaketa moralak zentzuzkoak izateko askatasunean sinestu behar dugu, beraz.
5.- Hala ere, bat al daude askatasuna, hilezkortasuna eta Jainkoa? Zer gertatzen da arrazionalisten eta materialisten argumentuekin?
Beraz, Jainkoa, askatasuna, hilezkortasuna beharrezkoak dira moral izateko, baina horren inguruan argumentu desberdinak daude. Arrazionalistek badaudela frogatzen dute; materialistek, aldiz, ez.
6.- Kanten arabera, zer dira Jainkoa, arima, mundu osotasuna?
Kantek metafisikaz egiten duen azterketan dio Jainkoa, arima eta mundua (metafisikaren aztergaiak) arrazoimenaren a-priori-zko ideiak direla, hau da, esperientzia baino lehenagoko ideiak.
7.- Zer diote arrazionalistek horretaz? Zergatik ez dator bat Kant arrazionalistekin?
Arrazionalistek ideia horiek gure burutik kanpo, munduan ere, badirela frogatu nahi dute. Baina ezin da, izan ere, Kanten arabera, a-priori-zko ideia hauetan kokatzeko esperientziaren osagarri materiala falta zaigu, falta zaigu esperientziazko datu enpirikoa.
8.- Materialisten aurka zer dio Kantek?
Materialisten kontra Kantek dio arima ezin dugula ezagutu, baina badela eta askea dela sinestu dezakegula.
9.- Pietistekin, ordea, ados dago, zeren…
Sineste hori ez da benetako ezagutza, fede arrazionala baizik, pietistek dioten moduan.
10.- Beraz, morala posible izateko, zer egin behar da jakintzarekin? Zertarako?
Morala posible izateko metafisikaren jakintza murriztu egin behar izan dugu, eta fedeari lekua egin.
11.- Zer da beharrezkoa gizartean orokorrean, eta bereziki politika eta erlijio gaietan aritzeko?
Moralean bezala, hemen ere askatasuna ezinbesteko baldintza da, hau da, pentsatzeko eta adierazteko askatasuna.
12.- Nola definitzen du Kantek Ilustrazioa?
Ilustrazioa gizakia bere adimena (arrazoia) inoren gidaritzarik gabe erabiltzea askean datza.
13.- Ilustrazioaren oztopoak dira…
Alferkeria eta ausardia eza dira arrazoiaren erabilera askea oztopatzen dutenak hasiera batean. Horregatik Ilustrazioaren lema zera da: “Ausart zaitez zure kabuz pentsatzen”. Ondorioz, tutoreak sortzen dira, hau da, geure ordez pentsatzen eta erabakitzen duten pertsonak, instituzioak…
14.- Zer behar dugu, beraz, ilustrazioa lortzeko?
Gauza bat besterik ez, dio Kantek, arrazoi publikoko erabiltzeko askatasuna. Edozein arlotan, zientzietan, artean, erlijioan, politikan, arrazoia publikoan erabiltzeko askatasuna.
15.- Kantek, hala ere, arrazoiaren bi erabilera mota bereizten ditu, zein dira?
Arrazoiaren erabilera publikoa: pertsona aditu bezala egiten duena. Askatasuna erabatekoa izan behar da kasu honetan. Eta arrazoiaren erabilera pribatua, hau da, pertsona berak funtzionario bezala egiten duena; bigarren kasu honetan obeditu behar dira indarrean dauden legeak ordena publikoa mantentzeko.
16.- Kanten ideia politikoen artean aipatu behar dugu:
“Cuius regio, eius religio” printzipioaren kontra dago, erlijio askatasunaren alde. Iraultza Frantzesaren eta Estatu Batuetako independentziaren alde, baina ez bere herrialdean indarkeria erabiltzearen aldekoa, eta Federiko Handiaren despotismo ilustratua goraipatzen du hemen irakurri dugun lan honetan.