Inmunologia: Alergiak, Antigenoak eta Transplanteak
Clasificado en Biología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,78 KB
Hipersentsibilitatea eta Alergiak
Inmunopatologiaren barruan, hipersentsibilitatea edo alergian zehazki, gorputzak erantzun okerra edo gehiegizkoa duen antigenoari alergenoa deritzo. Alergenoa organismoan sartzen denean, Th linfozitoak aktibatzen ditu, eta hauek interleukinak askatzen dituzte. Th linfozitoek B linfozitoak aktibatzen dituzte, eta hauek antigorputzak askatzen dituzte. Antigorputz hauek basofilo eta mastozitoen hartzaileetara lotzen dira. Alergenoa berriz detektatzen bada, mastozitoetan itsatsita dagoen inmunoglobulinara lotuko da. Mastozitoa aktibatuko da, eta hantura-erreakzioaren eragileak askatuko ditu. Azken honetan, erreakzioa bortitzagoa izango da; horren ondorioz, arnas bideak itxiko dira eta urtikaria sortu ahal da.
B linfozitoak prozesuan parte hartzen duten zelulak dira. Inmunoglobulina E (IgE) prozesuan parte hartzen duen molekula nagusia da.
Antigenoen Kontzeptua eta Ezaugarriak
Antigenoa beste organismo bat kaltetzen duen eta organismo horren sistema inmunitario espezifikoa sorrarazten duen molekula da, linfozitoen aktibazioaren bitartez. Molekula organiko batzuk antigeno onak dira: proteinak eta polisakaridoak, batez ere. Lipidoak eta azido nukleikoak, ordea, antigeno txarrak dira.
Transplante Motak eta Errefusa
- Autotransplantea: Emailea eta hartzailea pertsona bera dira. Oso abantaila aipagarria du, ez baitago errefusarik. Adibidez, besoko azala erabiltzea sudurreko ebakuntza kirurgiko baterako.
- Isotransplantea: Emailea zein hartzailea genetikoki berdinak dira. Gertaera hau biki unibitelinoen artean gertatzen da; adibidez, bikietako bati bestearen organoa transplantatuz gero, ez da errefusarik egongo.
- Alotransplantea: Kasu honetan, emailea eta hartzailea espezie berekoak dira, baina genetikoki ezberdinak; beraz, errefusa eragingo da. Adibidez, bi lagunen artean gerta daiteke.
- Xenotransplantea: Emailea eta hartzailea espezie ezberdinekoak eta, logikoki, genetikoki desberdinak direnean gertatzen da. Adibidez, errefusa eragin ez dadin, txerria gizakiengandik hurbil dagoenez, txerri baten eta gizaki baten arteko transplantea egin daiteke (haien organoek eta gureek tamaina antzekoa baitute).
Immunitate Humorala
Defentsa mekanismo bat da, mikroorganismo zelulaz kanpokoen eta euren toxinen aurka egiten duena. Hau gertatzeko, antigenoa B linfozitoekin kontaktatzean, hauek aktibatu eta zatitu egiten dira. Honen emaitza zelula plasmatikoen eraketa da, memoria-zelula batzuekin batera. Ondoren, zelula plasmatikoek antigorputzak askatuko dituzte, eta antigeno espezifikoarekin lotuko dira.