Inperatibo Kategorikoaren Postulatuak: Arrazoi Huts Teorikoak Ukatzen Dituen Ideiak
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,31 KB
Inperatibo kategorikoaren postulatuak: Arrazoi huts teorikoak ukatzen dituen ideiak, jainkoa, arima eta askatasuna dira. Ez dago ezagutza posiblerik baina bai fede arrazionala, segurantza morala. Lege moralaren posibilitate-baldintzen antzera, gure nahimenaren goreneko aspirazio moduan baieztatzen ditu arrazoi praktikoak
→ Askatasuna: Moralitatearen aurreposizio argiena da. Gizakiak askatasunik ez badu eta zerbaitek behartzen badu edonola jokatzen, gure jokabideaz ezin dugu judizio moralik egin. Askatasuna, giza esparruan soilik gauzatzen da.
→ Arima: Bizitza honetan gure helburuak behin betiko bete ezin ditugunez, hil ondorengo bizitzaren itxaropena pizten zaigu. Merezitako saria edo zigorra justiziaz erabakitzen ez delako ere.
→ Jainkoa: Gizakiak bere espazaioaren historiaren arrazionalitatea eta zentsua bilatzen dituenean, beste munduan aurkitzen du asetasuna. Jainkoarenganako sinesmena naturako ordena eder eta miragarriena aurrean sortzen da.
ERLIJIOA ARRAZOIAREN MUGEN BARNEAN
1. Nolako Erlijioa Proposatzen du Kantek. Zein Galdera Erantzuten du?
Zer itxaron dezaket galdera eta etika unibertsala
2. Etika eta Erlijioa Kantenga Kanten arabera, etika, erlijio arrazionalarekin bateragarria da; erlijio hori naturala da eta ez du erlijio errebelatua onartzen. Era berean, erlijioak salbazioaren kategoria lortzen du, hau da, egin behar dudana egiten badut, Jainkoak nire bertutearen truke zoriontasuna emateko eskubidea izango dut.
3. Istautasuna eta Etika Zer Hartzen du Kristautasunetik Kantek, eta Baztertu?
Kantek, kristautasuna erlijio natural bihurtzeko aukera dagoela ikusten du, hori dela eta, kristautasunaren interpretaioa arrazionalista egiten du, hainbat ideai hartuz eta baztertuz. Kristautasunetik hartzen duena Jesu Kristo da, gizaki moralaren eredu gisa. Izan ere, Kanten ustez, Kristorengan fedea izateak lege morala betetzera bultzatzen du gizakiak.
4. Erlijioen Jatorria Kanten Filosofian
Deismoa, dogmarik, kulturarik eta eliza antolamendurik gabeko erlijioa da. Arrazoimena da edozien erlijioren janaria.